Antzuola (Gipuzkoa)

Gari klaseak; lexikoa

Gari klaseak; lexikoa <p>Gerraostean, "goizgaria" etorri zen; lehenago heltzen zen. "Xikirixua", beste gari klase bat; ez zen jateko erabiltzen. "Xikirixo-lastua".</p>
Tamaina:

Gerraostean, "goizgaria" etorri zen; lehenago heltzen zen. "Xikirixua", beste gari klase bat; ez zen jateko erabiltzen. "Xikirixo-lastua".

Transkripzioa

-Entzunda dakat gerra ostian beste gari klase diferente bat etorri zala.
-Bai. Goizgarixa gerra ostian etorri zan. Orduan etorri zan goizgarixa. Bai, zeatik eze edurra ein zebanian be ya burututa zeren maiatzan lehenenguan. Bai. Baiña aurretik bestia ez zan hain goizao horitzen. Orduan goizgarixa etorri berri zeuan. Eta orduan batzuk ereitten zeben lehengua eta guztira ibiltzen zan jentia. Baiña aurretik, aurretik guk basarrixan ez. Eta zikirixua esaten jakona, zikirixo lastua zan, ba silla-ipurdiak lastozkuak zien, eta silla-ipurdiak lastuakin ba apurtu eitten zien beti be, eta basarrittan-eta etxian arreglatzen zien asko silla-ipurdiak, eta honen lastua baiño gogorraua dala, eta batzuk zikirixua ereitten zeben, baiña haura gero ba ez zan, jateko ez zan erabiltzen. Bastua zan. Gari klase haura oso bastua zan. Lastuagatik batzuk, baiña ya hori nere denborarako ya galtzen jun zan, e. Bai. Gure basarrixan ez zan sekula ereiñ zikirixoik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia