Eguraldi lainotua hobe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: EIB-046/008
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Eta egualdixari be begiratzen jakon, ez, egualdixa abioiak eta..?
-Agustin: Egualdixa frentian egon gendenian laiñotsua nahi izaten genduan egon zeiñ, abioirik ez zeiñ etorri. Laiño [antzian]. Egualdixa be onakin txarra.
-B: Harek gerrako lelengo urtiak ein zebana horixe izan zuan: laiñorik ez! Laiño gitxi. Edurra, honek esan dau, ezta, hasieran, baiña gero gehixao ez zeban eiñ negu guztian. Beti beti garbi, beti garbi. Izena ipiñi jakon: "Día trimotor". Hiru motorrekuak zian ba orduan etortzen zianak botatzera. "Día trimotor" esaten jakuan garbi ikusten zanian egualdixa. Goiz-goizian akabo.
-Badatoz. Hamen Eibarren eta bonbardeatzen zebenak ze zian, italianuak ero alemanak ero?
-A: Alemana, alemanak.
-B: Bonbarderuak alemanak. Italianuak pe egon zittuan. Durango bonbardeau zebenak italianuak zittuan, Saboia zittuan. Alemanak, berriz, bixak, Stuck-ak eta Mezerrezmitak (Messerschmitt). Mezerrezmitak zian kazak, eta bestiak zian bonbarderuak
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!