Hamar lagun Isasiko komentua zaintzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Batailoiak sortu aurretik, Eibarrek normal iraun zuen. Hamar lagunek Isasiko komentua zaintzen zuten. Hiru moja erretiratu ziren baserri batera. Gertaera bat kontatzen du.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: EIB-046/006
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Batailloia formau baiño lehenago...
-Bartolo: Hau ibilli zan.
-Agustin: Esan netsun ba. Lelengo egon giñan hamen konbentuan. Eibar normala izan zan gerra denporan. Hamen ez eben elixarik atakau ta monjarik eta fraillerik eta abaderik eta iñobe ez eben atakau hamen. Hamen normala izan zan. Baiña konbentua zaintzen egoten giñan gu hamar lagun edo, lelenguan bost bat zerian da. Isasiko konbentua. Da akordatzen jatak gauza bat: hiru monja neuk erretirau nittuan zeera, Zeanurikua zan bat, monja bat, eta beste lagun bikin hiru haraxe [basarrira?] eruan nittuan. Eta hainbeste urte hartu dotenian akordatzen jatak, harek monjak esan esten: “Ya rezaremos por tí”.
-B: Itxuria errezau juen eta balio...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!