Eibar (Gipuzkoa)

Aitak ipini zuen errepublikako lehen bandera

Aitak ipini zuen errepublikako lehen bandera <p>Aitak jarri zuen estatu guztiko lehen bandera errepublikanoa. Ez zitzaion esatea gustatzen, beldurragatik. Aitak gerora kontatu zionez, epaiketa orduan epaileek jakin izan balute, fusilatu egingo ei zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak jarri zuen estatu guztiko lehen bandera errepublikanoa. Ez zitzaion esatea gustatzen, beldurragatik. Aitak gerora kontatu zionez, epaiketa orduan epaileek jakin izan balute, fusilatu egingo ei zuten.

Transkripzioa

- Eta, gaiñera, republikako banderia ez zeban Mateo berak ipini edo zelan zan historixia?
- Bueno, hau geure artian, e? Hara, neuk esango deuat. Batak ipini ebala ta bestiak ipini ebala ta... gure aittari ez jakuan /etxakuan/ gustatzen hori esaterik be. Itxuria oindiok karzelatik urten ta gerora be bildurrra ekan, zegaittik eze berak ipini juan. Ta zelan ipini eban? Ba, alkate txikixak, Alejandro Telleriak esan ei jetsan: “Hara, Mateo, heu haiz bai konzejalik gaztena ta heuk ipini bihar dok banderia”. “Bueno, bueno”. Ta esaten eban gure aittak... Behin kontau estan, e, taillarretik etxera goiazela hara. Edo behin edo birrittan gehixao ez. “Hara, banajekan bildur bat...!” Akusaziñuak, hamen denunziak eta Eibartik eta jentia... beti egoten dok. Ointxe be bai, eztakik? Chivatos y tal, ointxe be egongo dittuk. Egon leike tendenzia. Baiña orduan, ba, hau izan zala ta bestia harutzaokua ta, jode, hamen jeuan... Izenik be ez najoiak esatera, hilda jauaz eta, baiña denunziantiak txarrak. Ta esan ei etsan: “Heuk ipini bihar dok banderia” ta “Bueno”, ta ipini juan. Baiña hori juiziuori ein etsenian, iñori ez jakuan akordau hori denunziori sartzia, zeaittik esaten eban gure aittak: “Bateonbateri akordau bajakuan denunziatzia Mateo Kareagak ipini ebala bandera republikanua Espaiñian lehelena... afusilauko najinduen, baiña gehixao pentsau barik. Eztakik?” Ta ez juan /etxuan/ nahi izaten aittatzerik be. Neri be hori kontau esaten aittak gerora, e, gerora. Zeaittik eze, badakik, edozer gauza pasau leikian oindio. Joe, Frankismua [gaur egun]... Frankismua bigundu zuan, baiña bigundu zuan, hi, politikan sartzen dana, hareri... zera, hor joten jetsen, baiña ez bahintzan sartzen, bakian lagatzen zeben. Baiña badaezpada kontuz ibili bihar izaten zuan.
- Baiña, bueno, ez jakon gustatzen kontatzia, baiña historixako [...].
- Holaxen dok, holaxen dok.
- Eapaiñian lehelengo aldiz bandera republikanua...
- Eibarren.
- Eibarren ta zure aittak.
- Bai, ta ez juan kontatzen harrokerixa moduan, e! Neri behin kontau estan ta pixkaten gaiñera, holan... ño! detaille ta guzti, ezta? Zegaittik ipini eban ta zegaittik esan etsen ipintzeko ta bestia ta harutzaokua. Porke badakik halako zirkunstanzietan ze pasatzen dan, asko egoten dittuk “que dan el pecho”, eztakik? “De fotografía”, hantxe agertu bihar, ta primera linean.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia