Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko presak

Eibarko presak Errasti lantegiak zentrala zuen eta indarra nora banatzen zuen azaltzen du. Amaña auzoko errota, presa batzuk eta lantegiak izendatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-034-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errasti lantegiak zentrala zuen eta indarra nora banatzen zuen azaltzen du. Amaña auzoko errota, presa batzuk eta lantegiak izendatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Han jeuan Errastiñeko enpresa bat, enpresia zuan Eibarren orduan inportantia. Harek zentrala jekan eta indarra emuten juan harek Torrekotik. Eta gero beste presia jeuan, Amañan jeuan. Eta Amañakuak jeukan Kakalardoko errotara. Kakalardoko errotia jeuan oin Isasixan han Alfarako pasua badaok pa, haretxen akaberan jeuan ha errotia. Gero hurrengo presia jeuan zerekua, esan dotena, hotelekua. Hotelekuak emoten jetsan indarra honeri zerari, Katxonekuari. Gero jeuan Ariatzakua esaten etseu guk, oin badaok pa boleria, Ariatza esaten jakuan hari parajiari. Han urak rekodua itten juan haundixa ta zikiña lagatzen juan ba, ta ariatza esaten jakuan hari. Harek emuten juan indarra zerera, Ibar Behera; Ibar Behia zuan..., bestekaldetik esplikauko duat. Han Starrak jekan taillarra. Bai. Oin badauaz ba eskolak Guardia Zibillen kuartela egondako lekuan, haretxen parian errekian bestekaldian. Haraxe joaten zuan hango ura eta ha taillerra erabiltzekua. Gero beste bat jeuan, hortik beherao jeuan, beste bat jeuan zereko parian, Laspiurrek eta bajakek ba taillarra Bidebarrixetan, Laspiur, Arikitxaneko hantxe edifizio..., hantxe atzian jeuan beste presa bat, da handik eta Arikitxaneko zubixa badakik nun daon, hantxe arrankatzen, han zubixan onduan labaderua jeuan han be. Harek ura labaderuan eitten juan biharra eta joaten zuan Arotz Haundixanera. Arotz Haundixanekua esaten jakuan, Urkuzuko Parkian badauaz ba harek tabernak eta, Zarbitta-ta, Arotz Haundixanekua zuan ha, han Harotz Haundixanekuak zerria eken, eta harekin urakin zerria erabiltzen juen. Gero beste bat jeuan, oin Urkuzuko itturrixa badaok pa, hantxe jeuan beste presa bat. Eta ha zuan Orbeaneko lelengo zera, Karmelittetako elizia baiño puxkat beherako hantxe parian, hantxe zuan lelengo taillara Orbeanekua. Hangotxe urakin. Eta hurrengua egongo zuan handik behera... Barrena Zaharrian bajeuan, norako ete zuan ha? Matadero zaharra jeuan han beherago; Gabilondoneko Airadurexeko hasierian parian baiña bestekaldian eskuan, beste eskuan jeuan mataderua. Gero eruan juen Azittaiñera. Hori bota juen hori ta. Horko ura norako izango zuan?
-Han errota zaharren bat be egon zala entzun dot Barrena Zarran inguruan.
-Bai, hantxe zuan beste presa bat, horrekin, ezaguera gitxi jakat nik horrena. Nik hurrengo presiakin zerakin akordatzen nok. Horrek, e, Kortasonekua esaten jakuan, Azittaiñen jeuan bestia. Azittaiñen zuan hori, oin nun izangok hori? Autopistarako entradia badaok pa Azittaiñen? Hantxe inguruan, hantxe errekan zuan zentrala. Kortasonekua zuan ba oiñ Maruriñeko azpixan bajeuan ba zerria ta handik sartuta, haretxena zuan, Kortaso-Arrillaga zittuan horrek. Aitta kaporala ta famosuak izan dittuk Eibarren, haretxen aittana zuan. Gero jeuan Apalategiko errotia, eta gero jeuan Maltzagako esan doten hori, Kaietano famosua.
-Kojonesena?
-Bai, Kojonesena.
-Horretxek danok jakat buruan, oin danak ez jitxuat biharbada ondo zeretuko baiña.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia