Arto-bizarra erretzen 12 urterekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: EIB-027/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Ohiturak eta bizimodua » Bizioak
Transkripzioa
-Tabernia jeuan hor eta etxiak be bai, Legarre gaiñian ia hasitta jeuazen. Bat lelengo etxia ta haren ataixan eitten genduan jolas, han ibiltzen giñuan jolasian karrerak eitten. Tapak, botilla-tapekin, txapekin. Ipiñi han masilliakin, kristalakin-da Berrendero-ta, orduko ziklistak. Nik irabazitta, metak eta ipinitta ta, bueno. Denpora... luzaruan, hantxe ibiltzen giñuan. Arto-bizarra erre ta. Arto-bizarra. Arto-bizarra erre ein biha dok hori, e, jo! Ene-ene-ene! Bai, ba.
-Orduan behin hamabi urtekin edo ze izaten zan, ia puxkat koskortzen hasitta jentia erretzen hasten zan?
-Bai, bai, bai. Hamabi bat urtekin-da bai. Hoixe. Erre be... Ta baitta kalikaiñuak be bai, eta Idealak, Idealak, tabako negargarri bat, eta hari be txupada batzuk einddakuak gaittuk, bai. Ba ni hantxe Legarren.
-Arto-bizarra bertan hartu eta zelan izaten zan?
-Ze esango deuat ba nik, mutil, zelakua zan be. Zigarro-papelakin batu ta arto-bizarra. Hik badakik arto-bizarra zelakua dan.
-Zuzenian hartu ta...
-Ta erre.
-Ez dauka sikatu biharrik?
-Honbre, sikatuta hobe, sikatuta hobe umela baiño.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!