Eibar (Gipuzkoa)

Umetan Legarren eta Amañako presan jolasean

Umetan Legarren eta Amañako presan jolasean Umetan Legarre ingurua zen euren jolaslekua. Putsezko baloiekin eta Urkotik behera datorren errekan jolasean. Behin koskortuz gero, Amañako presapera ere joaten ziren igeri egitera. Hantxe ikasi zuen igeri egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan Legarre ingurua zen euren jolaslekua. Putsezko baloiekin eta Urkotik behera datorren errekan jolasean. Behin koskortuz gero, Amañako presapera ere joaten ziren igeri egitera. Hantxe ikasi zuen igeri egiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kontauko dostazu zelakua zan Amaña?
-Bueno, Amañako barri askorik ez jakak nik.
-Bueno, zuen ingurua.
-Legarre ingurua, Mirasol eta Legarre, hortxe ibiltzen giñuan gu umiak giñanian. Jolas be eitten genduan Legarren. Kamioiren bat banakaren bat etortzen zanian erretiratzen giñuan, baiña bestela fubolian be kalian eitten genduan. Putzezko pelotak edo papelakin einddako pelotak soka batekin lotuta. Bueno, halaxe ibiltzen giñuan. Ta gero errekia be, Abauntza errekia, Urkotik behera jeisten dana, han be bajauzazen potzu batzuek eta ibiltzen giñuan han. Bueno, gure jolasak eta hantxe eitten genduan. Ta gero nausitxuak einda Amañan, Amañako presapian, nik hantxe ikasi najuan igarixan. Amañako presapian. Igari... flotau, flotau. Flotau, ze bestela igari askorik ezin heikian ein han.
-Txikitxua zan?
-Klaro ba, presapia. Bakarrik salto ein ta, salto ein ta... Baiña ez zuan haundixa, ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia