Eibarren jaio zen, gurasoak Durangaldekoak zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aurkezpena. Eibarren jaio zen, 1935eko apirilean. Gurasoak kanpotarrak zituen. Aita Axpekoa zen, Irure baserrikoa. Eta ama Apatamonasteriokoa. Aita mutikotan etorri zen Eibarrera eta hemen ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Aitak eta osabak 'Mirasol' etxea eraiki zuten Legarreko ospitale gainean. Hantxe jaio zen Serafin, eta hantxe egin zituen bere bizitzako lehenengo 17 urteak. Ondoren Zuloagatarren kalean bizi izan ziren.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:04:13
- Erref: EIB-027/001
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Hasteko hasteko, lelengo gauzia zure izena, bi apeillido eta noiz jaixotakua zaran.
-Bai, bai. Serafin Basauri Arteaga nok. Milla beratzirehun eta hogeta hamabostian jaixua. Gerria, gerra aurrian, gerria urten baiño urtebete lehenao.
-Eguna?
-Eguna aprillan hogeta beratzixan.
-Eta jaixo Eibarren.
-Jaixo Eibarren, Eibarren ein nintzuan, bai.
-Eta familixia be bai.
-Familixia, anai-arrebak eibartarrak baiña aitta ta ama ez. Aitta Axpekua. Axpe gaur egunian, e, Atxondoko auzo bat, Axpe. Hangua zuan, Irure basarrikua, eta ama Apatakua. Apatamonasterio. Aldamenekua. Ha be Atxondo gaur egunian, bai. Eta aitta ba gaztetan, gaztetan ero mutikotan etorri zuan Eibarrera zera ikastera, ofiziua ikastera eta, bueno ba, hementxe geratu zuan da gero ba amakin ezkondu zittuan. Eta bueno ba lau seme-alaba.
-Eta gurasuak hamen ezautu zien alkar edo?
-Ez, ez, bestela. Ez jakixat ba nik, nun ezautu zian idearik be ez jakat.
-Ama gero etorri zan?
-Ama gero, gero etorri zan, bai. Eta bueno ba ni hantxe jaixo nintzuan; aitta ta tiokin, Tio Luzio, etxia ein juen, Mirasol. Badakik nun dauan? Amaña gaiñian, ospittal gaiñian daok etxe bat, da nere aittak eta tiok eindako etxia dok. Eta haintxe jaixo giñuan danok eta. Hamazazpi urtera arte edo, hamazazpi, hamezortzi urtekin edo jetxiko giñuan behera. Ta gero hemen Zuloaga kalian edo erosi genduan etxia. Hor aldapia ta zera jekan harek eta bueno, ni errez ibiltzen nintzuan han, baiña ama kejau eitten zuan, hamen aldapia eta abar.
-Nahiko goixan dago, ez?
-Bai, bai. Aldapia ta bueno.
-Eurak jasotako etxia zan?
-Bueno, eurak edo igeltsero batzuekin edo.
-Terrenua erosi ta bertan egin?
-Bai, bai, bai.
-Zergaittik han? Lurren bat zeken han edo?
-Ez. Erosi eingo juen han lurren batzuk edo ez jakixat ba nik. Nik horren barri, zela sortu zan asmua idearik be ez jakat. Ni hangua nok, hantxe jaixo nintzuan eta umealdixa, umezarua hantxe ein najuan umezarua ta gazte ein arte, hamasei-hamazazpi urtera arte behintzat hantxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!