Gerratik bueltan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-023-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerratik bueltan, etxea hondatuta zegoen. Barakaldo kalera joan ziren bizitzera, euren etxea konpondu bitartean. Berreraikuntza. Zinema eta dantzaldia. Bilbora joan ziren ama eta bi ahizpa. Tiburzianeko denda.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko abenduaren 19a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: EIB-023/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kultura , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Argazkiak
Transkripzioa
- Ta gero gerriak hartu ginduzen eta gero handik etorrittakuan gero Barakaldon bizi bihar izan gintzazen, hori etxiori jausitta euan bonbardeuakin-ta; ta gero han bizi gintzazen pare bat urtian edo, eta gero konpondu ebenian atzera gu geure etxera Ibarkurutzera.
– Gerratik bueltau ziñazienian eta…
- Barakaldora.
- …eta Ibarkurutzia zelan zeuan orduan?
- Ene! jota! Ya jausitta dana, e, jausitta. Baiña ein ein zittuen; eurak etxiak, bota barik, ein ein zittuen.
- Gaiñian, orduan, zeuen etxe zaharran gaiñian?
- Bai, bai, bai. Gero Rialtua zan han oin Banko Exteriorra dauan lekuan, Rialtua, ta han euan zinia ta bailia. Bailia lehenengotik ta gero zinia. Bai, horrek nere denporan ein zittuen horrek.
– Eta gerratik bueltan, noiz bueltau ziñazien Eibarrera zuek gerratik?
- Ba gu juan gintzazen Bilboraiño bakarrik ama ta aizta bat eta neu, eta gero Barakaldora etorri gintzazen ta hantxe egon gintzazen. Gero banaka-banaka etorri zian anaiak eta gero, bueno, ba, hantxe, ahal dan moduan.
– Baiña etorri ziñazienian Eibar…
- Bueno! desastre! desastre! zegaittik Ibarkurutzian ekan konfitterixia Tiburziak. Estaziño kalian euki eban pixkaten, Gaindiaganeko aurrian, han. Gero ya ha ipini ebenian martxan, atzera pasau zan... edo ez zan pasau? Ez, ez zan pasau, ez zan pasau. Gerra aurrekua da Tiburzianeko dendia. Gerra aurrekua, e! Gerra ostekua ez, gerra aurrekua.
Egilea(k): Beñat De Castro Arizmendiarrieta (Ignacio Zuloaga institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!