Valentziatik Eibarrera bueltan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 28a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: EIB-022/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
-Eta Eibarrera bueltau ziñazienian zela topau zenduen?
-Estaziñora aillegau giñanian zereko Jardiñetako eskoletara etxera joan barik, danak eskoletara. “Detenidos allí” joan giñan. Etxera etorri giñanian, ikusi genduanian: “ze pasatzen dok?” Kontrakuak hara.
-Trenian etorri ziñazien guztiak zuzenian…
-Ene, egun bi edo hiru edo ein genduzen trenian. “Mercancías de esos que…”, ene, ene!
-Eibarrera estaziñora heldu eta danok...
-Danok han gora. Etxera barik gora. Gero ez dakit gau bat edo ze ein genduan eta gero ba batzuk... Guri, neri ez jatan tokau detenidurik eta ezer-ta. Gero etxera.
-Eta Eibar zelan topau zenduen?
-Buu, pentsa eizu, dana apurtuta, dana apurtuta.
-Ezer ez zan geldittuko. Elixia ta beste zeoze inguruan, ez?
-Jardiñetan dana. Jardiñetan dana.
-Hemen behekaldian?
-Ezebez, ezebez. Horrek behekuok ezebez, horrek behekuak ezebez. "Así es que" horrek obra guztiok eta danok danok ikusi douz.
-Berriz Eibar barrixa eitten.
-Dana, barrixa eitten dana.
-Eta Jardiñetan zeuen etxia ondo zeuan?
-Bai, bai.
-Ez zenduen problemarik euki?
-Ez, ez. Baiña gure etxia, "por ejemplo" gu giñan inkilinuak zeranak, Bolunburunak, eta gure etxia euan alkilauta, euan, eta orduan nere tia bat, bere aman anai bat euan, bizi zan beste pegoran eta hantxe egon giñan denporada baten eta gero Bolunburuk jaso ein eban etxia, beste pisu bat jaso etsan eta emon eskun atzera goiko pisua. Eta atzera be beti hantxe egon giñan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!