Eibar (Gipuzkoa)

Gerra garaian Valentziara ihesi

Gerra garaian Valentziara ihesi Gerra garaian Valentzian bizitzen egon zireneko bizimodua, etxejabea eta ingurua deskribatzen ditu. 15 urte zituen orduan eta lantegiko ofizinan egiten zuen lan. Nazionalek Valentzia hartu zutenean, gerra amaitu zen eta Eibarrera bueltatu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian Valentzian bizitzen egon zireneko bizimodua, etxejabea eta ingurua deskribatzen ditu. 15 urte zituen orduan eta lantegiko ofizinan egiten zuen lan. Nazionalek Valentzia hartu zutenean, gerra amaitu zen eta Eibarrera bueltatu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nun bizi ziñazien?
-Ba etxe bat. Rekisau eben etxe... ekazen lekuan eta guri tokau jakun; ta andria bakarrik, alarguna zan eta seme bat bakarrik ekan eta edadekua zekan eta zerian euan...
-Frentian?
-Frentian ez, Prieton eskoltan. Ta zan jauntxua, herriko jauntxua zan. Baiña lekua ekan eta ba hantxe. Eta hantxe (...) bihar izan giñan, berakin.
-(...).
-Ez, danak. Bi be bai. “Treinta y seis”ian zertu zan eta “treinta y siete”, pare bat urte Valenzian.
-Eta zer moduzkoua zan hango bizimodua?
-Guretako normala. Gu joan giñanian; badakizu, gerran gauza asko pasau zian, hamenguak eta hanguak eta hamen be eta han be joan zianian ba euren zerak... danak egon zian-ta. Horrek danak gauza guztiok pasauta euazen gu juan giñanian, eta osea zan kalma; bai, bakea. Eta gero pasau zan obretan, obrak eta gauzak-eta, jentia kolokau ein zan biharrian, kolokau zan fabrikan, eta herrixa jaso in zan, eta guri rarua pentsatzen jatzun, egunero plazan, elixian plazan aurrian obreruak joaten zian elixian aurrian, ezta? eta zerak, ortuak eta gauzak ekezen zerak, haren enkargauak juaten zian plazara-ta, ta hau ta hau ta hau ta hau, eta egunero... Eta guk esaten genduan: “baiña ze-ze, hau jentiau ze, zelan dok?”, eta ba holaxe. Eta apartatzen zittuen eta ba ez ebena apartatzen ba bihar barik. Eta gero asko ba kolokau zan. Obrak barrixak in zian, nabe barrixak eta gauzak in zian fabrikan-ta, ba bihar asko euki eben. Ta gero han andrak pe bai, sekula ez eben andrak han biharrik eiñ, baiña taladruetan eta gauza askotan sartu zan andria be.
-Eta zuek umiok ze bizimodu zekazuen?
-Ni umia? Hamabost urte nekazen da ni ofiziñan neuan.
-Biharrian zenden?
-Ofiziñan. Ni ofiziñan neuan eta nere anai gaztia-ta ba eskolan-ta ba. Normala, ustez e, ez zan ez genduan esturaik bape pasau. Estuasunik bape ez genduan.
- Umiendako ze zan, gerria zeuanik...?
-Ezebez, ezebez. Sirenia joten eban behiñ edo behiñ, baiña gure aldian ez zan ez bonbardeorik ez. Bilbon bai ikusi genduan, Bilbon ikusi genduan bonbardeuak eta refugixura joan biharrak eta horrek bai, baiña Valenzian ez, bapez. Eta gero gerria akabau zanian be ez zan egon “Ba zuek kontrakuak zarie”-edo. Ez, ez. Han jendia konpletamente normala zela zan eta han herrixak, jaso ein zan herrixa, biharra eken-ta, biharra eken-ta. Ez, ez zan egon bape. Etxera etortzerako baiña ez detenziñorik-edo, ez ezebez, ezebez.
-Valenziatik zuzenian Eibarrera?
-Eibarrera.
-Valenzia hartu zebenian nazionalak...
-Gerria akabau zan, akabau zan gerria.
-Beste batzuk Barzelonara-ta...
-Ez, Barzelonara... Teruel hartu ebenian, Barzelona ta Valenzia erdibittu eiñ eban, erdibittu eiñ zan, Valenzia eta Barzelona, baiña ia hartzen-hartzen bapez, bapez. Eta ia Valenzia eta Barzelona... Barzelonakuak Franziara juan zian baiña gu Valenziakuak ezin juan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia