Eibar (Gipuzkoa)

Alberic-en (Valentzia) lantegia gerra garaian

Alberic-en (Valentzia) lantegia gerra garaian Erefuxiatuak kontzentrazio-esparrura joaten ziren, baina Benigna eta etxekoak Alberic-era (Valentzia) joan ziren, aitak bere industria jartzeko aukera izan baitzuen. Beraien lantegian, armak egiten zituzten, eta langile gehienak eibartarrak ziren. Orduko nagusiak izendatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erefuxiatuak kontzentrazio-esparrura joaten ziren, baina Benigna eta etxekoak Alberic-era (Valentzia) joan ziren, aitak bere industria jartzeko aukera izan baitzuen. Beraien lantegian, armak egiten zituzten, eta langile gehienak eibartarrak ziren. Orduko nagusiak izendatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

--Eta Valenzian armau zan atzera, hiru industria armau zian, eta kasik danak eibartarrak zian.
-Zela zan?
-Alberique, Alginet eta Buñol zian.
-Eta han egon ziñazien zuek?
-Bai. Nere aitta, hiru, lau gizon, gu joan giñen zer espezialakin, osea, refujiauak Frantziara ailegatzen zianian “campo de consentrasion” edo hantxe zertzen eben, baiña guk lauk euki eban gure aittak zer espeziala zera, industria bestekaldian zertzeko hasteko, armerixa ipintzeko. Gu ez giñan geldittu Frantzian, bakarrik gau bat egin genduan, gero Frantzia pasau dana ta Barzeloraiño joan eta gero Barzelonatik Valenziara.
-Eta Buñolen?
-Alberiquen. Lelengo egon giñan Alberiquen. Eibartarrak lelengo formau zian Alberiquen, eta gero Alberiquetik Alginet-era hogei bat kilometro-edo eozen, da nere aitta bialdu eben atzera Alberiquetik Alginetera atzera industria montatzera.
-Orduan gerran inportantia zan armagiñak-eta.
-Bai. Gure zerak eitte’eban pistolak, gure fabrikiak eitte’eban pistola. Ta Alberiquekuak eztakitt ze itte’eben, metralleta-edo, eta Buñolen ez dakitt ze itten zan, ez nai akordatzen Buñolen ze itten zan.
-Eta hango bihargiñak asko ta asko eibartarrak?
-Bai, danak, danak, maiorixia eibartarra. Eibartarra edo hamengotxia. Hamengotxia maiorixia.
-Eskola Armerixako jentia?
-Bai, bai, bai, bai. Ibarguren izan zan Alberiqueko diretoria, Jose Ibarguren izan zan Alberiqueko diretoria, eta guk ekagun diretoria Manuel Domec Alberich zan. Eibarren bizi zana, e. Eta bere aitta izan zan “el jefe de talleres” han ta…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia