Eibar (Gipuzkoa)

Txahalgintza; lohia edo karena bota egin behar

Txahalgintza; lohia edo karena bota egin behar Behiak lohia bota behar izaten du, txahala egin eta 6 ordura. Botatzen ez badu infekzioa etortzen zaio. Eibarren "lohixa" esaten da; beste toki batzuetan "karena".

Eibarko kultur ondarea

Tamaina:
Behiak lohia bota behar izaten du, txahala egin eta 6 ordura. Botatzen ez badu infekzioa etortzen zaio. Eibarren "lohixa" esaten da; beste toki batzuetan "karena".

Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra.

Transkripzioa

- Lehen aittatu dozu lohixa-edo bota bihar dabela. Zer da hori?
- Bai, karena. Karena edo lohixa edo… Ba, txahala egoten dan zera, txahala egoten dan kapa bat.
- Poltsia edo…
- Bai, boltsia. Hori normalian botatzen jok sei ordu baiño lehenago, sei ordura, txahala ein ta sei ordura. Ta eitten ez badau, ba, gero, oiñ etara eitten jotsek.
- Orduan hori bota ein bihar dau derrigor.
- Bai, bota ein bihar dau; bestela infeziñua dator.
- Ta karena ta lohixa bardiña da orduan?
- Bai, guk lohixa esaten detsagu ta beste batzuk karena ta beste batzuk beste… Karena.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia