Eibar (Gipuzkoa)

Txahala errapera bota behar

Txahala errapera bota behar Txahal jaioberria behiaren errapera eraman eta esnea hartzen erakutsi behar izaten zaio. Mendian dabiltzanei ez, baina baserrian daudenei lagundu egiten zaie.

Eibarko kultur ondarea

Tamaina:
Txahal jaioberria behiaren errapera eraman eta esnea hartzen erakutsi behar izaten zaio. Mendian dabiltzanei ez, baina baserrian daudenei lagundu egiten zaie.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Errapera bota bihar izaten da? Edo bera juaten da? edo…
- Bai, hori gero bai, baiña lehelenguan, lehelenguan norberak eruan bihar, ta kosta eitten dok! Bai, kanpuan jaixotzen dianak eta […] dittuk eta, baiña momentuan ez, igual egun batera edo… Jaikitzen […] gosiak “Ta! Ta! Ta!”
- Billa?
- Bai ba, billa. Baiña guk, ba, jeneralian, hartu ta erakutsi, ta norberak jatxi pixkat, ta ahora ipiñi ta hantxe! Edo, botillatik edo… Tonto samarra bada, jatxi ta gero botillatik sartu “dza! dza! dza!”.
- Egoten dia orduan tontuaguak eta…
- Bueno…! Egongo ez dittuk ba! Mendixan jaixotzen dianak han urtetzen juek! Noiz eraten daben? Igual egun batera, baiña…
- Laguntza barik?
- Laguntza barik! Laguntza barik! Bueno…! Hor Vitorixako mendixetan dagozenak… bueno…! Puf! Han ez jakixat nik zelan urtetzen daben, baiña ama juanda beragana, ta berak be noiz edo noiz gosia edo… gaur ez bada bixar… baiña…! Guk ez. Guk ordu bira edo… Berak ez badauka fundamenturik, ba, horixe, jatxi botilla batera, ta gero botillatxo bat [egin…] sartu pixkat eta gero gabian beste… barriro, ta gero goizian ta… holan.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia