Gariaren inguruko azalpenak: ebaki, sikatu eta jo
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia igitaiarekin ebakitzen zen. Batek pilak egiten zituen eta beste batek lotu. Euri arriskua bazegoen, meta egiten zen. Gero, eguraldi ona zetorrenean, abuztuan, etxera ekartzen zen meta bateko garia eta etxe ondoan zabaldu, eguzkitan, sikatzeko. Gari-jotzea nola egiten zuten, garia harlauzan kolpatuz ("txanketian").
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:05:08
- Erref: AB-294/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta zelan batzen zan?
- E?
- Garixa. Gari-batzia zelan izaten zan?
- Igitaixakin ebagi, ta [zuk nahi zendun] pillak eitten zenduzen, holako pillatxuak, holakotxe pillatxuak, pillatxuak, pillatxuak. Ta beste bat atzetik etortzen zan lotzen gerrixan. Hartu lasto bi edo, berari hartu [behetik] lasto bi, ta holan eitten zan: “rraa!” batu, ta bueltia emon ta “dza!”, buruak aurrera begira sartzen zan ta “ra!” lotu ta “ra!” laga. Lagatzen zian, bostekuak esaten etsen: hemen bost, bost, bost, bost… danak. Ta gero, ba, egun bat edo bixan euki ta, eurixa-edo baetorren, ba, dana… metatu eitten zian gero, edo tolostuta ipini danak, eurixa ez… Zelan garixa hartzen badau eurixak, garixa erre eitten da barriro segiduan!
- Baiña hor egun batzutan sikatzen nun lagatzen zian, lurrian?
- Bai, bai, lurrian. Gero eurixa edo egualdi txarra badator, metia eitten da. Metia… ze esango detsut… zuk ikusi dozu, ba… orduan gari-metarik zuek ez zenduen ikusiko. Bedar-metia izaten da, bedar-metak oin be egoten dia, garo-metak badagoz oin be… Halaxe eitten da! Ipintzen dia alkarri holan, lehelengo hiru, gero lau, gero sei… gero bueltan-bueltan, tente. Tente ipintzen da holan lurretik. Ta lehelengo hiru edo ipintzen diaz, alkarri, “da!”. Gero bueltan-bueltan, ipini ta ipini ta ipini ta ipini ta ipini ta ipini ta ipini. Ta pentsatzen dozunian “Ba! Nahikua buelta jakak!”, gero, buelta bat gorago, lurrian ipiñi biharrian, ba, kaso baterako, hemen dator ta gero, ba, goratxuago beste buelta bat. Gero goratxuago beste buelta bat, gero goratxuago beste bat, ta azkenian, akabau! Ta azkenian, puntia zorrotz-zorrotza! Politto eitten eben batzuek, e! [Hi, artistia] bihar da hortarako be! Jakin ein bihar da! Ta azkenian, ba, punta zorrotz-zorrotza! Ta gero ipintzen etsen, txorixak eta jan ez deixen, ipintzen etsen, ba, plastikua, zaku bat edo… [Plastikorik] ez eguan orduan! Plastiko... zakuakin edo, haixiak ez deixen eruan, sokan batekin edo zeozekin lotu puntan ta eurixa ta… eusteko!
- Hori bakarrik eurixa zanian?
- Bueno, hori beti, baiña…
-A, beti?
- Beti hori! Ta gero, egualdi ona etorrenian, handik agostua… zenbat da, igual… agostuan… en jeneral, eitten zan garixa jotia, ba, Andra Marixetan, “seis de agosto, dieciséis, diez de agosto, San Lorenzo… por ahí”. Ta egualdi onak etozenen baten, orduan egualdixak oin baiño hobiaguak eitten zittuan, juan ganauekin ta etxera ekarri, meta bat. Zenbat…? Igual bazeguazen dozenerdi meta, ba, danak batera ezin leikez jo ta, ba, “Gaur zenbat lagun gauaz biharrerako? Hiru edo lau edo… Bueno, gaur bi ekarriko jittuagu!”. Etxe onduan zabaldu, holan ipintzen zian, buruak kanpora diala, alkarren gaiñian tolostu dana, euzkittan sikatzen. Ta gero jartzen zian, holan, egur bat botatzen zan, ta losak ipini, ta batek, en general gaztenak, karriua, en general, ni izaten nitzan beti. Ta sokia hartu ta harekin ein kargia, ta hartu bizkarrian ta ganbarara. Bestiak jo eitten eben losan, “Bin-bun! Bin-bun!”. Ez da bihar edarra, e! Hautsa…! Ta bero…! Ta bero bihar da! Ez badago bero, ez dau balio, ezin leike jo! Garixa hezia badago, ezin leike jo!
- Behetik oratu ta…
- Bai, oratu zeretik eta losan jo. Bai, ta igarra badago segiduan juaten jako alia. Ta “raa!”. Beste bat ganbarara altxatzen. Lagun mordua bihar! Batak… harek… azaua esaten jakon horri, azaua ganbarara eruaten, beste bat ekartzen, beste batzuk joten… Gero tomatia ardauakin jan ta…
- Tomatia ardauakin?
- Bai. Ta askok esaten dabe tomatia ez zala… "lehenago ez zuan jaten tomaterik" ta "Bai, gure etxian jaten zuan tomatia lehen be". Bueno, holakotxe egunetan bakarrik, e! Gari jotietan ta… Ostian tomaterik pentsau be ez!
- Eta holan jotiari… eske, bateronn batek esan zeskuan, txanketian edo…
- Txanketian!
- Zer zan txanketian?
- Txanketian horixe, losan jotia. Txanketian, bai ba, garixa esaten eben txanketian joteko. Txanketian da, hartu azaua ta losan jotia. Horixe esaten detse, txanketian, horixe da izena. Horren izena horixe da!
- A! Joteko modua…
- Joteko modua ba! Horixe da izena beria, txanketian. Bai, bai, txanketian, txanketian. Horixe da hori, holaxe joten zan. Ta hamen bakarrik ez… danian!
- Eta losa hori ze egoten zan, beti atai inguruan edo…?
- Ez, horrek losok preparau eitten zan garixa joteko! Egoten zan, holan, urkilla batzuk egoten zian, ta urkillen gaiñian egur bat botatzen zan. Ta gero, haren kontra losak, ta losiak hanka ez deixan eiñ, puntan ultza bat edo sartu, ta gero, ba, jo.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!