Eibar (Gipuzkoa)

Morokila nola egin

Morokila nola egin <p>Morokila nola egiten zen: galdaran ura irakiten ipini, arto-irina bota kurioso-kurioso, eta eragin eta eragin. Normalean gauean jaten zen, afalorduan: berakatz-zopa, gaztainak eta morokila.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Morokila nola egiten zen: galdaran ura irakiten ipini, arto-irina bota kurioso-kurioso, eta eragin eta eragin. Normalean gauean jaten zen, afalorduan: berakatz-zopa, gaztainak eta morokila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta morokilla ze zan?
- Morokilla iguala baiña morokilla… urunakin... esniakin... urakin eindakua! Ura ta arto-uruna. Morokilla eitten da, galdaran ipini, ezta? Galdarakada haundi bat ura. Segun zenbat zaozen etxian, gitxi be bai ta asko be bai. Galdaran ipini ura irakitzen. Gero artiriña bota kurioso-kurioso ta ez bazaraz argi ibiltzen, hori […] pelotillak eitten dia, uruna batu eitten da ta harek… gero txarto geratzen da. Ta lantzian piskaka-piskaka bota ta hari makilla… egur bat eukitzen dau, holako egur bat, ta erain asko pelotarik ez deixon formau. “Dale! Dale! Dale!”. Hori igual-iguala da, frituak eittia moduan, zera eittia moduan, e…
- Bexamela.
- Esa!
- Masia, bai.
- Zelan esaten da hori? Bueno… Ez bazabiz argi, ha uruna botatakuan, ba, pelotak eitten diaz. Ba iguala pasau jakon hari be. Ta hari erain ta erain ein bihar jako. Ta gero hasten zan “Plist! Plast! Plist! Plast!” morokilla ta erain! […] eitten zanian, igartzen jakon, amak igartzen etsan “Ene! Erre useiña botatzen dao! Hori morokillori kendizue, erre bihar dau ta!”. Ta atara kanpora ta hoztutzen laga pixkat ta gero batzuk jaten dabe morokilla berua ta esnia hotza; ta beste batzuk jaten dabe morokilla hotza ta esnia berua! Nik beti, esnia berua jaten genduan guk. Morokil hotzari esnia bero-berua bota. Ta morokillari zulua ein ta esnia hara “prrrrr” ta gero esnia ta morokilla nahastauta. Gozua da!
- Beti esniaaz jaten zan?
- Esniakin! Bera morokilla hutsik zatarra da! Ez dozu sekula morokillik jan?
- Ez.
-Talorik be ez…
- Talua lantzian behin.
- Bai?
- Hori ze zan, armosatzeko, afaltzeko edo ze…?
- Hori, jeneralmente, afaittan jaten genduan guk. Ni gaztia nitzala. Aurretik… Hori afaittan jaten da, jeneralmente afaittan. Aurretik gaztaiñak edo berakatz-zopia ta gero morokilla gaiñian.
- Hori zan menua?
- Bai, hori zan menuori. Morokilla jan, bete-bete ein ta ohera. Gero lo edarto ein! Han ez zeguan pattarrik, alkoholik eta kristorik! Gauza naturala! Puf!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia