Eibar (Gipuzkoa)

Perretxikoen artean gozoenak

Perretxikoen artean gozoenak Perretxiko onenak berarentzat: kuletoa, urritxa eta urdina. Zizak ere bai, baina berak besteak nahiago. Zizak nola ipintzen diren ere aldea dago. Hartu berritan jan behar dira, bestela zaporea galtzen dute.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-289-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Perretxiko onenak berarentzat: kuletoa, urritxa eta urdina. Zizak ere bai, baina berak besteak nahiago. Zizak nola ipintzen diren ere aldea dago. Hartu berritan jan behar dira, bestela zaporea galtzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Lehen hamen aittatu dozuzen zapu-perretxikuak eta sube-perretxikuak... Bardiña da?
- Bai, horrek ez detse emoten zera. Batek esaten detsu bat, bestiak bestia esaten detsu.
- Ta, piskat, esateko benenosuak dirala, orduan zapo-perretxikuak.
- Zapu-perretxikua! Lehen, esaten detsut ba, gerra aurrian, piñarixako, nahix eta onguak jositta, iñork ez eban hartzen. Ezta pentsau bez! Pagukua, haritxakuak... ta lanpernia be zera.
- Ta piñarikua zapu-perretxikua.
- Piñarixan sartu bez! Nahix eta onguak... dana jositta egon.
- Zapu-perretxikuak ziralako.
- Bai ba. Joe! Piñarixakuak desastria!
- Ezautu bez, ez? Orduan piñu gitxi-ta...
- Ezautu bez. Ta rebelloia-ta ezagutu bez. Pentsaizu zenbat robelloia-eta zenbat zerian. Elgetara pasatzen giñan gu ta dana rebolloia! Rebolloia horretxek bakarrik jaten eban Eibarren [Jimeno katalanak]. Iñork bez gehixago.
- Katalanak?
- Bai.
- Hamen, esne-perretxikua-edo badago bat?
- Bai. Hori ezautuko dozu zuk. Haundixak izaten dira, jeneralian haundixak, gogorrak, zuri-zuri-zurixak. Hartu ta esnia daka harek.
- Ta horrek jatekuak dira?
- Ez. Esaten dabe liburuak, egosi, ta gero esnetan pasau, ta... Baiña ezer bez, hori ezer be ez da, iñork ez dau jaten hori. Hori ikusiko dozu kantidadia! Ta gogorrak dira. Horrek, bueno, urte guztian resistitzen dau horrek! Iñork ez dau jaten hori, kokuak be . Ta beste bat dago ez dana ezagutzen, ona, ongua: Satan, guk esaten detsaguna. Goixa igual-iguala onguana, ta behia (...satan ez; satan modokua; zera, satan txarra da) ta behia mangu gorrixa daka. Ba hori, onenetakua da. Iñork kokorik ez detsa atakatzen. Sanuena da, ta mangua gorrixa dakalako jentiak ez dau hartzen. Ta hori haritxetan-eta hartzen da. Ta azkenengo juan giñazenian gu bost edo sei hartu nittuan. Ikusi zestanian han lagunak, (32-edo matrimonio jan genduazen), batek esan estan “hori ez hartu gero!” “ez, honek ikusteko”. Ta eruan nittuan, txikittu nittuan, ta harek esan estan, lagunak, “ta zer? ikusi hittuan? nun dakazak harek?” “nun? heuk jan dittuk!” [barreak].
- Orduan hasiko zan larritzen.
- Joe! Handik hiru egunera! Hori zerian pasau zan, [...] kuadrillakueri pasau jakuen hori. Zerian, Bariñan zeguazen jaten, kuadrillan. Hogei bat lagun-edo perretxikuak jaten. Jentiak, mordo batek, kezkia eukitzen dau, perretxikuetan. Ta hau egixa dok, e? Zerian jaten, tabernako gizonak kontau eskun. Jaten, ta batek hartu eban perretxikua, ta txakurra zeguan, ta bota etsan. Ez dakit jan zeban edo ez, ez zan fijau, ta handik bost miñutura etorri zan zera, granujia, ta esan eban: “aitxa, aitxa! txakurra hil da!”. Jo ta bestiak entzun ebenian, danak komunera! Beste batzuek “ezin baiña, perretxiku onak eta!”. Jo ta mordo bat komunera. Ta aitxak esan etsan, “Hi, baiña nun hil dok?” “kamioiak harrapau dau!”. Karretera onduan zeguan ta... [barreak]. Hori egixa zan, e? Bariñako gizonak kontau eskun hori, euren tabernan zer pasau zan. Joe! Harek bota etsan; harek ikusi eban bakarrik perretxikua jan zebala ta hil egin zala. Jo ta botatzera!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia