Ermua (Bizkaia)

Motorrean txakurraz eta eskopetaz

Motorrean txakurraz eta eskopetaz Sasoi baten inor ez zen joaten astegunean perretxikutara. Txakurra eta eskopeta motorrean hartuta joaten zen Kostan ehizara. Baserritarrek abisatzen zioten oilagorra ikusten zutenean edo perretxiko bolara zegoenean.
Tamaina:
Sasoi baten inor ez zen joaten astegunean perretxikutara. Txakurra eta eskopeta motorrean hartuta joaten zen Kostan ehizara. Baserritarrek abisatzen zioten oilagorra ikusten zutenean edo perretxiko bolara zegoenean.

Transkripzioa

-Kazia ta. Orduan perretxikua ta ekarri asko eitten zuan, zegaittik iñor ez zuan joaten perretxikutara astegunian. Oin batak puente dakala edo, relebuan itten dabela biharra edo, bestiak. Ta gero...
-Egunero dabik jentia mendixan.
-Egunero. Lokomoziñua be haundixa. Jo, harek lelengo oiñezian. Gero motorra hartu [euanian], jolin, ba motorra ba horra Oizera joateko ta baakizu zer zan? Motorra, Lambrettan txakurra kazara be baitta. Han bandejan txakurrori ifiñi, buztana [arrastrian?] eruaten juan baiña. Eskopetia lepuan eta kazara. Ez jauan (etxauan) automobillik eta. Orduan ez jauan (etxauan). Ta gero, kazan be ona izan zuan Kostan, kazan be ondo eitten juan. Bai ba, orduan basarrittarrak eta basuan ibiltzen zittuan iretan edo bestia edo. Ta batak jaso dabela ta, errekaua segiduan. "Hi, Kostan, oillagorra jaso juat! "A, bai?" Ta trago bat.
-Errekaua bialtzen jotsen Kostaneri basarrikuak Oiztik eta: "Hi, Kostan, oillagorra jaso juat honen lekuta", bestia ta. Holan entzunda nik. Ta hango pastoriak eta lagunak.
-Perretxikuenaeta, perretxikuak horretxek ekartzen juan asko. "hi, ba basuan ibili nok eta perretxikua daok, kantidadia daok". Ubillara akordatzen jatak, perretxikutara joaten zuan, eta harek deittu eitten jotsan, harek telefonoz be bai deitzen jotsan. Telefonua be orduan asko ez jauan (etxauan), baiña deitzen jotsan, eta joaten zuan, eta ikusten ebenian asko euala... Sobra!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia