Eibar (Gipuzkoa)

Urre-lantegiak urteetan izandako aldaketak

Urre-lantegiak urteetan izandako aldaketak <p>Lantegia nolakoa zen azaltzen du. Julian Etxeberria kalera joan zirenean (1950), takila bat ipini zuten. Hilaren amaieran bulegoa jendez gainezka izaten zuten beti.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lantegia nolakoa zen azaltzen du. Julian Etxeberria kalera joan zirenean (1950), takila bat ipini zuten. Hilaren amaieran bulegoa jendez gainezka izaten zuten beti.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Lokala zelakua zan? Hasieran, takilla barik zana.
- Lokala? Zelan esango detsut nik. Lagako orri bat? Hamengua akordatzen jata-ta, horkua. Hamen Bidebarrixetakua, gerra denporakua, ez, e?
- Bidebarrixeta 24kua.
- Bai, neu egon nitzana. Sartu, ta holako pasillo bat eguan hamen ta hau holaxe zan. Hamendik sartu ta pasillo moduko bat euan. Hau da Bidebarrixeta kalia, hau. Bidebarrieta. Hau zan ofiziñia ta hona taillarrera. Halako tailar bat. Ta hortxe ultziak eta dana bertan eitten genduzen. Hamen ofiziñia zan ta hamen taillarra. Ta hamen leihuak. Hori ezautuko dabe hamen egon dianak. Hau atiau txarto ipini dot. Porke lehelengua zan ezebez, bertara sartzen zan. Baiña atia hamentxe. Zabaldu atia ta dana bistan: ofiziñia ta taillarra. Gero hamen ein genduan pasillo mnoduko bat pixkat hau zertzeko. Jente asko hasi zanian ta zera, pixkat ezkutatzeko edo. Bai. Ta gero ya pasau gintzazenian Generalisimora, ya han baeuan, ba, han takilla batekin tahan ez zan ikusten ezebe.
- Zer zeuan, bentanillia jentiandako…
- Bentanillia jentiandako ta zera.
- Eta taillarra atzian.
- Bai, taillarra be zan: ofizinia hamen ta buelta guztia taillarra. Hamen urtze asuntuak eta aziduekin eta zera, eta Generalisimo aldera makiñak eta gauzak. Bai. Ta han be konfianzia ekanak —honek jente… damaskinau zaharrak eta— atia zabaldu ta “ala, barrura!” ta barrura sartzen zian. Oin, zelan gazte asko, jente asko euan gaztia ta zera, ba, harek ya takillatik.
- Gaiñera, orduan jende asko juango zan zuegana, ez?
- Jolin asko! Sobre todo hillan azkenian ta? Hillan azkenian izaten zan, bueno! Jentia barbaridadia! Danak hillan… Hillan azkena ta lehelengua izaten zan…! Tio be —harek eruaten eban ofiziña asuntua gehixena orduan; gero arrebia sartu zan, baiña tio—, badakizu, pixkat edadian aurrera, ta ikusten ebanian jente asko zain, ya jenixua ta. Hori damaskinau zaharrak —ez dira bizi, baiña— esango eben, zenbat jenixo erabiltzen eban harek. Joe, buf! Ahopian harek “kauen...”, ahopian. Ta gero, ya, juan gintzazen Otaolara, ta han ya....
- Uste dot bateron batek kontau deskuala, hori, Generalisimon kolia!
- Kolia demasa! Bai, bai, kolia! Aste guztian, hille guztian, igual, banakia. Bat edo bi etorten zian, banakia. Baiña hillan azkenian? Kontuak eittera. Kanpotik be bai. Elorrixon be baeguazen batzuk, Azkargorta anaiak eta, Elorrixon be baeguazen onak. Bai. Elorrixon be bai. Ta hillan azkenian danak kontuak eittera. Euren fakturekin edo kuadernuorrekin, ta urre-desperdiziua entregau, ta bestia, ta kontuak eittera. Danak batera! Danak batera! Baiña kolia demasa! Ta orduan, ba, esaten detsut, jente asko ebillen biharrian. Eibarren asko biharrian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia