Eibar (Gipuzkoa)

Urre-haria egitearen sekretua

Urre-haria egitearen sekretua <p>Haria egitea ez zen zaila, baina sekretua urre-orri fina egitea zen. Gerra ostean kanpotik ekarri behar izaten zuten ahal zena.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-270-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haria egitea ez zen zaila, baina sekretua urre-orri fina egitea zen. Gerra ostean kanpotik ekarri behar izaten zuten ahal zena.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Hor, sekretua, harixa eittia baiño, orrixa eittia zan, ez?
- Bai, bai! Porke trefilaziñua, trefilaziñua, hori ya... Gure aldian onak eguazen, gaiñera. Hor Cordoba aldian-ta, hor, asko dao. Ta Cordoban trefilau kobria eitten eben, lanparen filamentuak-eta eitteko. Kobria trefilau. Baiña makiña haundixak zian danak. Ta hamen Praderak be eitten eban harixa, kobria ta gauzak. Praderak, Bizkaixan. Ta sarrittan egon gintzazen gu. Baiña makiñak ixa honetxen mahaixonen tamaiñokuak. Ta hango injeniero batek esan eskun: “ya os voy a hacer yo la máquina”. Ta ein eskun miniaturan makiñia haundixa modukua. Ta ondo eitten eban harixa! Ondo! Apurtu be bai eitten zan, porke.... Baiña ondo eitten eban. Ta, gero, ba, hilerak be, diamantezkuak zian hilerak. Hileria be pixkat gastau, txarto, estropeauta egon edo ez, beti eguan rebarbia etara edo ez edo. Ta hilerak be onak bihar zian. Hilerak Suizatik ekartzen genduzen lehen, aittan-ta denporan. Hamen ez eguan. Baiña gero hamen ipini ziran. Barzelonan, hor, taillarrak bat baiño gehixago, hilerak eitten zittuenak. Ta gero, hamendik. Hamen gerra ostian ez zeguan industriarik. Ganorabakua dana! Bai. Horretxegaittik, ba, kanpotik. Baiña kanpotik be, ba, ekartzen genduan ahal zana.
- Hor izango zana zan, hasieran, ez? Zeuen aittitta hasi zanian. Orduan bai izango zala...
- Bai. Nik uste dot aitittari lagundu eingo zetsela orduan be; ba, Placidok damaskinaua ta... Placidok igual ikusiko eban Parisen zelan eitten zan, edo aittitta igual juango zan Parisera ikustera edo. Ez dakit zelan eitten zan, baiña… Makiñia bai. Makiñia, laminadora, handik ekarri eban, baiña harixa badakit eskuz eitten ebela. Eskuz, ta, zer bat, pasau eskua… Hori bai. Ta geuk be hasi gintzazen eskuz eitten, baiña esan neban “joe, halan ezin leikek”. Ta kostau jakun topatzia, baiña horretxek ein eskun makiñia.

Egilea(k): Asier Sarasua Aranberri (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia