Eibar eta marrazketa; arteari lotutako hiria
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-269-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Damaskinatuaren lanengatik zarata entzuten zen kalean. Eibarren beti marrazkirako zaletasuna izan da. Marrazkilari onak, artista onak egon dira Eibarren. Eibartarra izateko marrazten ikasi behar zen. Esku ona derrigorrezkoa zen. Baskulagintzan ere esku ona behar zen. Eibar artisauen herria izan da. Ez zegoen ez ordurik eta ez egunik lanerako.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Serafin Basauri Arteaga - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 20a
- Iraupena: 0:06:13
- Erref: AB-269/011
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Hor Eibarren jente nausixak kontatzen dau, zuek be ezautuko ziñuen, ez? Ba, kalian-eta zaratia…
- Bai! Danietan, etxe guztietan jeuan zaratia! Matiana : “ta, ta, ta, ta, ta!”
- Serafin: Matia… kolpeka…
- Bai, kolpeka.
- Horrena ?
- Bai.
- S.: Zaratia baiño gehixao, zarata…
- Ez, baiña haxe: “ti,ti, ti, ti…”
- S.: Eibarren jentia ohittuta jeuan zaratara! Txomoneko […ren] taunbadak be bai! Eta jentia, ha kendu ezkero, lorik ein ezin! Ze pentsatzen dok, ba?
- Bai, ba!
- S.: Jentia ohittuta jeuan! Han Urkusu ingurutikan, Txomo paretikan ta “dounba! dounba!” […], normala! Haxe zuan Eibar!
- Ta domekan ezin lorik ein, ezta?
- S.: Domekan lorik ein barik! Bueno, baiña… Eta bestia,“ta, ta, ta” hori ba…
- Bueno, baiña zentzu onian, e? Jentiak gogoratzen dau gauza on…
- Bai, bai, bai, bai, etxe guztietan jeuan bateren bat.
- S.: Eta dibujua… Eibarren beti egon izan dok afiziñua.
- Danak ikasten juen dibujua, baitta dibujua ikastiarren be bai, e!
- S.: Akordatzen jatak, ni Frontoi Zaharrian ibili nitzanian, orduan zuan sasoia Fu Manchu-ren pelikulak eta. Fu Manchu-n… Ultze batekin, ultzia ta harrixa.
- Bai, ni be ibiltzen nitzuan!
- S.: Eta losetan, Frontoi Zaharreko losetan, Fu Manchu-ren dibujuak eitten…
- Baitta Txirixo kalian be bai!
- S.: Ni be einda naok!
- Txirixo kalian be bai!
- S.: Bai, ezta? Losak. Tallia! “Taka-taka-taka…”
- Lurrian! Lurrian, bai, bai, bai… losetan!
- S.: Lurrian, losan… Frontoiko losetan!
- Mallukia hartu ta “Ta-ta-…”, bai.
- S.: Bai. Fu Manchu akordatzen jatak neri, sasoi haretako… Orduan, modia. Bueno! Fu Manchu-ren pelikulak,”Fu Manchu ataca” ta… Serie bat zuan! Ez jakixat zenbat pelikula emon zittuen Fu Manchu-renak!
- Ta, orduan, hainbeste egoteko eibartarren artian artista asko zeuan edo… ?
- S.: Bai…
- Dibujantiak onak [urtetzen eben], bai.
- S.: Ointxe be bai oindiok! Serrano berak eta… Serrano berak eta, horrek dakazen kuadruak eta… Hori… [Ikusten dok] dibujua badakixala! Hemen? Artista asko daok Eibarren, e! Beste gauza bat dok…
- Ta dibujua danak ikasten juen, e! Danak, e!
- S.: Dibujua danak. Beste gauza bat dok, koloria ta hori pintturako artiori dominatzia, baiña dibujua? Eibarren jente [pila bat].
- Ba, Aiuntamentuan eskolan, nere lagun bat izan zuan `Canicas´ fubolistia. Ta harek sekula ez juan ein dibujua… dibujorako, baiña dibujua ikastiarren zuan.
- Eibartarra izateko jakin ein bihar, ez?
- Bai, bai, bai. Bai, dibujua ikasi bihar juan! […] zuan! Ez dakik, “gustua dakak, baiña dibujua dakak eta”… , dibujua…
- S.: Esku ona! Esku ona! Esku ona, dibujorako, ta “esku ona jakak”, liman eitteko be bai, esku ona bihar.
- Bai, esku ona.
- S.: Orduan baskulak eitteko…
- Ez zuan “buru ona”, zuan “esku ona” zuan.
- S.: Esku ona, eskua ona…
- Bai, eskua ona.
- S.: Baskulagiñan be, baskulak lehen eitten zian moduan… Jo! Artia? Hori be artia dok, gero, hori, e! Harek mekanismo guztiak eta harek alojamientuak-eta zinzelakin zabaldu ein bihar dittuk, e! Ointxe enterau nok ni! Brotxak, brotxak deitzen jetsek! Hik sekula entzun dok hori?
- Ez. Ez, ez…
- Berba hori… Klaro, hi ez haiz baskulagiñan ibili. Baiña baskulekin ibiltzen dianak, hor daozak, brotxak. Dittuk zinzel modoko batzuek eta horretxekin zabaltzen zittuen kanalak eta zerak eta. Oin, ba, horrek, ba, fresan, fresadoran eitten dittuk. Ta brotxak deitzen jetsek horri. Ta… txokauta :“Brotxia, baiña ze… ze ete dok hori?” ta zinzela!
- Zinzelak zittuazen, neurrikuak, jo-ta etaratzeko.
- Neurrikuak, neurrikuak, diferentiak! Forma diferentiak, kanala eitteko ta… bueno. Ta benetan, esku ona. Esku ona bihar zuan, bai!
- Ona ta azkarra izan bihar zuan!
- S.: Ona ta azkarra! Ta zinzelakin… Ni biharra einda naok ni zerakin, zinzelakin, Eskola Armerixan, baiña bo! Gubi zabal batekin desbasteko horrek biharrok eitten ta zenbat kolpe hemen, mailluakin, asmau ezinda… ! “Danba!” ta eskua, ta “kauen…!”. Baiña zinzelakin, hemen, bihar asko…
- Gero limia be ondo […] zuan. Joe…! [Baeuazen] artistak liman! Artistak!
- S.: Hemen horixe izan dok, Eibar izan dok, ba, hori, artesauen herrixa: dibujua…, eskulanian benetan jente artistia egon dok. Artistia! Jente ona. Maixu onak be bai! Hemen jentia gero hamahiru urtekin hasten zuan biharrian! Hamahiru urtekin errekauak ein ta, ofiziua ikaste aldera, ba, maixuari ikusi ta… Erakutsi gauza askorik ez juen erakutsiko, baiña emongo jetsan lantzian behin bihar bat eta eitten juan ta ikasi! Ta urtien puruan, ba, horixe, ofiziua ikasi!
- Normalian ez zan larregi kobrauko, ez?
- Ez… bai zera!
- S.: Kobrau? Berotze aldera -do eingo juen han biharra… ba… zeoze emongo jetsen, pagaren bat edo emongo jetsen gaztiari ta…
- Gero ez jeuan ordurik eta egunik be biharrerako, e?, porke honek, Kareagak, Mateo Kareagak, dakan eskopetia, hori zapatuetan ta domeketan eindakua dok, ordutik, taillarreko ordutik kanpora eindakua. Aber zelako biharra dan! Ez eguan ordurik eta egunik eta ezebez! Igual juan `”Casino Amistad”era ta hartu kafia ta gero taillarrera igual, domeketan. Ta hantxe “tar, tar, tar, tar…”. Bai. Ez jeuan telebisiñorik eta… ze…?
- S.: Gustua be bai biharrerako. Afiziñua, gustau lana eta lana eitten disfrutau!
- Bai, bai, bai, bai…
- S.: Disfrutau!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!