Damaskinatuaren beherakada
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-269-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Damaskinatuaren beherakada. Dunisik 24 urterekin laga zuen damaskinatua; ordurako beherakada igartzen zen. "Grabado de metales" ikasten hasi zen orduan, Txomin Martinezek aholkatuta.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Serafin Basauri Arteaga - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 20a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: AB-269/007
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Grabatua , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Noiz hasi zan damaskinaua beherutz?
- Ba, nik naukazen hogeta bost urte-edo laga netsanian damaskinauari. Hogeta lau…? Hogeta lau. Ya ikusten zan ya beherutz zeuala, ta Txomiñek esan jestan: “Hi, lagaixok damiskinauari, porke hortik ez dakak ezer”.
- Serafin: “Hortik ez dakak bizimodurik”.
- “Ta hasi hari bestia ikasten”, hau, “grabado de metales”. Halaxek hasi nitzuan, berak esanda hasi nitzuan. Ta ona izan zuan esatia, porke harek eingo juan, ein leikian “Bueno, hau… Ni aprobetxau eingo nok honekin ta bestia ta… ein deixala berak nahi dabena”, ezta? Baiña haxe esan jestan: “Lagaixok honi ta ekixok bestiari, bestela…”.
- S.: Ikusten juan orduan gainbehera zoiala…
- Bai, ikusten juan beherutz zoiala. Bai, bai.
- S.: Gainbehera zetorrela.
- Hori zan gitxi gorabehera berrogeita hamabost inguruan?
- Bai. Bai…
- S.: Bai…
- Bai, egon nitzuan…
- Hirurogei…
- Bai.
- S.: 13-14 urtekin hasi bahitzan eskolan…
- “En el cincuenta y cuatro” edo… bai, hortxe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!