Kalean jolasten zuten; abarketak zaindu egin behar
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-212-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abarketa zaharrekin jokatzen zuten futbolean, berriak ez apurtzearren. Euria ari zuenean, abarketak kendu egiten zituzten eskolatik etxera joateko. Kalean egiten zuten jolas, bai futbolean edo bai beste edozertan.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: AB-212/008
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Orduan foballa gogorraua izango zan, ez?
- Agustin: Bai, bueno, gogorraua… Gaiñera, sarrittan guk jokatzen genduanian, nik ez neban foballian asko zertu, baiña abarketekin-edo sarrittan! Ez oingo moduan zapatak eta! Abarketa zaharrekin!
- Bartolo: Abarketekin. […] abarketak bestela onak apurtu eitten zittuan, ta zaharrekin!
- A.: Abarketa zaharrak edo zapata zaharrak edo…
- B.: Orduan ez jeuan dirurik eta...
- Nik entzunda dakat ya ez kanpo foballian-eta ez, baiña kalian-eta jokatzen zenduenian, batzueri amak ez zetsela lagatzen abarketekin jokatzen eta ortozik jokatzen zebela.
- B.: Ez jakixat, hainbesteraiño ez juat ezautu nik. Baiña izan leike hori egotia be.
- A.: Bai, bai... Bueno, hori pixkat... Gu eskolatik eta eurixa bazan, abarketak ez estropeatziarren, abarketak lepuan hartu eta etxera faten giñan gu.
- B.: Bai, lotu alkarri ta bota bizkarrera ta... Hori bai. Hori bai.
- A.: Oingo modoko zerik ez zeuan orduan.
- Kalian be bai, umetan, gaztiauak ziñazienian, holan, ume koskorrak, kalian jokatuko zenduen, ezta, foballian?
- B.: Kalian? Pentsaik! Esan neuan, ba, Bidebarrixetako automobillana? Galloko parian, Rialto parian, ipini zer bi, harri bi edo zapatak edo zeoze ipini, [...] bi ta porterua han. Ta bestia han, zubixa badaok, ba, Arikittanetik behera? Aranerako... Arabne esaten detsau guk, Fundidoreseko zera? Han beste bi. Ta foballian domeka arratsaldian hantxe. Ta automobilla noizian behin etortzen zanian, geldittu, ta automobilla juandakuan, segi!
- A.: Oingo zerik ez gekaun guk gaztetan, oingo joko zerik... dibersiñotarako lekurik ez zeuan orduan.
- B.: Ez, ez. Bakoitxak asmau bihar juan beran dibersiñua.
- A.: Norberak asmau bihar!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!