Aginaga bailarak urteetan zehar izan dituen aldaketak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ingurua zelakoa zen. Garbia, jende gehiago. Orduan 120 lagun inguru, orain 50. Baserrien izenak. Baserriak ez dira desagertu, baina asko hutsik daude (Arandoak). Gaztetan, mendiak garbi-garbi. Pagadiak. "Oingo aldian, ene...!".
- Auzoa: Agiñaga
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:03:01
- Erref: AB-205/015
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta zelakua zan Agiña orduan?
- Orduen garbixa ta… oingo aldien, bueno…! Orduen egongo giñen ehun ta hogei lagun iguel ta oin zera! Berrogeta hamar edo bizi gara bakarrik; pentseizu! Ta orduen bertan be, Agiñan… zerian be e(g)uen Agiña Azpikua. E(g)uen Sakristaukua, e(g)uen Abadetxia. Abadetxia, hemen beti egoten zien zerak, Agiña Gaiñekuak. Bueno, Agiña Gaiñekua oin be badago baiña… “pff!”, orduan jente pilla bat bizi zan bertan! Eta oin, ba, zuk ez dozu jakingo, Agiña Azpi, Mandiola… horren u(g)ezaba hori da, Mandiola, tabernia euki dabena edo…? Txomin ta horrek ez […] igual zuk… ez? Bueno, horrena da oiñ. Oiñ ya jausten dago… Penia da, jausten! Gero, Sakristaukua be desaparezidu ein zan. Bota eiñ eben ta kitto! Sakristaukuan be bizi zan pilla bat: sakristauek eta… bueno…! Elizan… Gaiñera kantore onak eta… zu, […] Harek? Haren piano-jotiek eta haren… bueno…! Ta Abadetxian be, ba, abadia ta kriadia edo… Lehen kriadiakiñ egoten zien abadiek! Abadie ta kriadia-edo, ta eskolan be, lehen esan dotsutena, eskolan maistria ta maistrian ahiztan bat edo… Haren zeozer: tian bat o… bueno, zeozer! Ta gero Agiña Gaiñekuan be pilla bat bizi zan! Jente pilla bat!
- Eta basarrixak be desaparezidu ein dia batzuk, ezta?
- Bai. Bueno, desaparezidu… hemen… bueno, ze esango dotsut ba nik… desaparezidu, desaparezidu… Klaro, bizi ez. Hor bost Arando… Aranduek bost, baiña iñor ez da bizi. Danak bizi dia Ermuan ta bat Eibarren.
- Hamen gaiñian, aipatu dozu Albizuri…
- Hau, Albizuri? Bai, hori be kitto. Ya jausten dago. Jausitte edo… Jausten ez, jausitte egongo da.
- Eta beste batzuk be hor barrenian hutsik dare, ez?
- Bai, hutsik dagoz. Ta oin bat ei dago hor Agarre esaten jakona… Bueno, hori ni eskolara hasi orduko hutsik e(g)uan, hori saltzeko ei dago. Hor ipintzen ei dau… zera… esan eben lehenguan esan eban, letrero haundixak, papelak, ipiñitta daurela saltzeko e(g)uela ta, baiña… “pff!”, harek dauka obra bat…! Bueno… “pufa”! Ha dana barriztau ein bihar dozu…! Han… aukeran… eukiko dau deretxua eitteko, baiña ostien ezebe ez dauka harek! Oiñ esaten dabe ez dauela deretxorik, ezta, lehengo lekua ez bada… Baiña hortarakotxe edo, ostien harek ez dau balio ezetarako. Ta gitxitzen doia jentia. Gero, lehen esan doguna, umiak be gitxiago jaixotzen ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!