Aginaga bailaran jaio eta bertan bizitakoa
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eusebia Gisasola Aldazabal, 78 urte. Aginaga bailarako Zumaran baserrian jaiotakoa, 1922ko martxoaren 5ean. Aginagakoak ezjakinak zirela esaten omen zen garai batean.
- Auzoa: Agiñaga
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: AB-205/002
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
-Ni naiz Eusebia Gisasola Aldazabal. Jaixo nitzan Zumaran basarrixan, martixan bostian, 1922xan, Agiñako barrixuan. Ta nere bizitzia hemen doia: hemen jaixo nitzan, hemen bataillatu, hemen [be] ikasi eskolan, hemen ezkondu, hemen nere seme-alabak eta aurrera! Holan noia, harik eta ahal doten arte. Dana Agiñakua! Oso-oso-osorik. Kariñua dotsagu Agiñari!
- Agiña gaiñera pixkat espeziala da, ez?
- Bueno, ointxe pixkat… Oiñ arte ez, baiña oiñ ya badoia pixkat gorutz! Abadia […] halakua ta bueno. Lehen esaten eben, ba, azkeneko zera zala, azkenengo mundua, baiña ez jauna! Tamaiña horretaraiñok ez, ezta?
- Ta zegaittik esaten eben ba?
- Bueno, ba, ezjakiñak giñalako edo… Ez dakit ba! E? Horigaittik izango zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!