Eskola kontuak; euskara eta erdararen erabilera
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zortzi urte zituela, auzoko eskola egin zuten, 1930eko urriaren 9an. Zer ikasten zuten. Euskara-erdara: euskaraz egiten zuenari, zigorra, txakur txikia. Erdara ikastearen garrantzia.
- Auzoa: Agiñaga
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:03:16
- Erref: AB-205/003
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ba, Agiñan ez zan egon eskolarik nik zortzi urte nittuen arte ta zortzi urtekin ein zan eskola bat. Bialdu eben hemengo seme batek Ameriketatik dirua. Ta ein zoskuen eskolia. Hasi giñan… ni hasi nitzan zortzi urtekin eskolara ta hortxe ikasi neban, ba, hamalau urte arte, ba, ikesi genduena.
- Ta ordura arte nora juaten ziran umiak?
- Hor, “Sakristaua” esaten jakona edo… ta ezebez! [Berak eztakixena], zurixa “blanco” ta baltza “negro”, mahaixa “mesa” ta atia “puerta”… Horretxek ikestera. Ta kitto. Akabo! Horretxek, horretxek… Horra arte ez e(g)uen hemen eskolarik.
- Hemen inguruan ez zeguan besterik? Bariñan edo…
- Bueno, Bariñan egon zeikien, baiña hemengo umiak, ba, ez zien jueten. Ez, ez, ez, ez… Ta gu […] egon giñan zortzi urterarte. Ta orduaintxe hasi giñan eskolara.
- Estreiñau ein zenduen orduan?
- Bai, estreiñau ein genduan, bai. Zertu zan, urrixan hogeta bedratzixan inaugurau zan, ba… nik zortzi urte neukazen… oiñ hirurogeta hamabi urte. Eta, bueno, hantxe segidu genduan. Ta bueno, ba, zeoze ikesi genduan. Oso maistra jatorra etorri jakun, zeretik, Tolosatik, Purificación Iturrioz. Ointxe be… ta bueno, oso maistra jatorra ta ikesi genduen. Defenditzeko beste ikesi genduen behintzet. Ikesi genduzen lau zerak, lau reglak edo lau operaziñuak eta pixkat gehixago be bai, eta oin nahiz ta ahaztu, ba, orduan, ba, gehixago […] ta…
- Ta irakortzen ta be bai…
- Bai, bai, bai… Irakorten ta, hori bai. Irakorten laster hasi giñan, ensegida hasi giñen irakorten ikesten. Eske orduan izeten zan etxian, “katona”. “Abeza” lehenengo, gero “katona”, ezta? Oiñ horrek ipoiñak dira baiña… Ta etxien, gurien ama zanak eta, ba, abeza lehenengo. Abeza, ba, txikixagua izaten zan ta katona gehixago… Ta horrek etxien ikesitta jun giñen e! garbi esanda. Bai, bai, bai… Horrek etxien ikesitta e! Bai, bai, bai… Oiñ… Klaro, eske oin bi urtekin ta hiru urtekin ta hari ezin leikezue… Baiña orduan, ba, nik, pentseizu, zortzi urte ta ya zortzi urtera ezkero… Bai, irakorten... dana ez, baiña bueno, pixkat ikesitta jun giñan ta gero, ba, errezago sartu giñan. Eta gero, ba, erderarik ez guk! Erderarik bape ez genkixan eta ipiñi eskuen, ba - orduen txakur txikixa be dirua zan - ta txakur txikixa multia euskeraz eitten dabenari. Ta bata bestia zaintzen! Ño! Txakur txikixa zertzeko…! Ta […] hasi giñan ta holaxe ikesi gendun, ba, erdera pixkat. Ta gero, ba, defenditzeko beste […]
- Orduan, kastigua zekazuen…?
- Kastigua! Klaro! Iñork ez genkixan ta zeozer, ezta? Ta orduen erderaz jakittie zan oiñ ingles jakittia modukue, e! Basarrixetan ta bai behintzat e! Ba oiñ ingles, ba, derrigorrekua modukua, ezta? Ba, orduan, hemendik mutillak kriau bialtzen zittuen Riojara ta horretara erderaz ikastiagaittik. Bialdu morroi, ezta? Urte baterako ta, ba, [hartu] deixan erdera pixkat. Eske, ez e(g)uan ta! Ez zekixan iñok eta! Eta, holan, holantxek defendidu giñen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!