San Juan bezperan gustuko zapatak lortzeko egin zituenak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-202-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako kontuak. San Juan bezperan orfeoian abesteko zapatak behar zituen. Gustuko zapatak ikusi zituen denda baten, baina amak garestiak zirela eta "Maria zapaterianian" zeuden zapata merkeagoak erosi nahi. Azkenean nahi zituenak lortu zituen. San Juan egunean soineko eta zapata berriekin, pozik!
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: AB-202/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Lanbideak » Negozioak, dendak , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Neri akordatzen jatan… zapatak! Orfeoian kantau bihar San Juan bizperan ta zapatak gustatzen neri, “seis cincuenta”. Zapatak, e? “Seis cincuenta”. Zapata batzuk polittauak…! Eskaparatian. Amak: “Hi, zapatak noiz erosi bihar dittun?”, “A! Neri gustatzen jataz holako lekuan daozenak, hau preziuau dake ta haretxek gustatzen jataz! ”. Ta “Ez, ez, ez, ez… Pentsau be ez! Tres cincuenta-kuak daonaz Maria zapaterianian ta haretxek dittun hiretako modukuak” ta “A! Ba neri haretxek, seis cincuenta balio dabe, bai? Ta harek ez badozu nahi erosterik nik ez dot nahi zapatarik, nik ez dot ez dot erosiko zapatarik!”, “Ba horrek karuak dittun ta horrek ez dao erosterik! Tres cincuenta Maria zapaterianian apartau!”, “Ez noia ni Maria zapaterianera, ze neri ez jataz gustatzen ta!”. Ta San Juan bizperia llegau ta zapatak erosi barik oindiokan. Orfeoian ensaiua atsaldeko seiretan, San Juan bizperan, gabian kantatzeko. Ta zapatarik ez etxian probatzeko. Ta bai? “Ba ez non ba juango neu be…” Hartuta amorrua amari, e? “Ez ba, harek zapatak erosten ez badestazuez, ez jittuat ba beste pare bat erosiko! ” Ta seiretan ensaiora ta zapatarik ez! Erosi barik oindiokan. San Juan bizperia ta atsaldeko seirak! Ensaiotik juan etxera afaltzera ta… gero, ba, aittakin enbolaura juateko, aittakin ta amakin. Ensaiotik juan etxera ta “Ene!” Zapatak etxian! Ta neuk nahi nittuanak! Ha zuan poza…! Ha zuan poza…! Numerua ta dana jakiñian ama! Neuk nahi nittuan zapatak! “Behin edo behin… Nere gustua ein dabenian behin edo behin…!” Gero, San Juan egunian, ba, soiñoko barrixa ta zapata barrixekin! “Oo!”
- F: Abarketa zurixak, plantxauta zinttak. Akordatzen haiz? Plantxauta zinttak be!
- Hobeto juateko! Akordauta be… “Seis cincuenta”-ko zapatak, karuenak orduan! Ta dantzara eurekin! Dantzara eurekin! Hankako miñik be ez, zapatak be miñik be ez ta ezebez orduan sasoian! Horreaittik esaten jonat ba nik: “¡Quién te ha visto y quién te ve! Luziana, ¡quién te ha visto y quién te ve!”
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!