Eibar (Gipuzkoa)

Exiliorako bidea: Frantzian egindako egonaldia

Exiliorako bidea: Frantzian egindako egonaldia Frantziako egonaldia. Colegio de Huérfanos de Agricultores. Margaritarekin geratu ziren umeak Algorta ingurukoak ziren. Ume frantsesekin batera egiten zuten bizimodua.

Eibarko kultur ondarea

Frantziako egonaldia. Colegio de Huérfanos de Agricultores. Margaritarekin geratu ziren umeak Algorta ingurukoak ziren. Ume frantsesekin batera egiten zuten bizimodua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Frantziara heldu eta Frantziatik zelan Belgikara?
- Gero Fran(t)ziatik, ya gobernuak e(g)in zeban Belgikakin kontratua hango arzobispuakin; (bisque.. basques kinder work), pro-niños vascos, e?. Belgikan e(g)itten zeben ba, eskatu, konparaziño baterako, batek "una niña de unos 8 años", bestiak "un chico de tal"; eskatu ta….Ya Fran(t)zian esan zeskuenian "etorri trenera", trenerako ya etorri zi(r)an papelokin. Umiak ikusten ebenian [ume] bat: “tra" bati, ezta? "una niña", ba una niña. Orduan, preparau zittuen ya trenian.
- Ta bitxarte horretan... heldu ta trenera juan bitxarte horretan, nun egon ziñazien? Refugixoren baten edo?
- Zerian, Fran(t)zian?
- Bai
- Colegixo baten; Colegio de Huérfanos de Agricultores; gizonezkuena.
- (Juanita Arrieta) Ze zonan, La Rochelle (...)?
- Gradignan, e(g)on giñan lekua Gradignan, colegixo eder bat; baiña horixe, umezurtzak.
- Eta ume gehixenak zer zi(r)an, Bilbo ingurukuak esan dozu?
- Bai. Nerekin geratu zi(r)anak zi(r)an Algorta ingurukuak danak. Euskerarik ez zekixen, ez zekixen euskeraz. Ta gero hor, uste dot esan netsuela, umiak e(g)on zi(r)an fran(t)sesekin batera.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia