Eibar (Gipuzkoa)

Exiliorako bidea bakarrik egin beharra

Exiliorako bidea bakarrik egin beharra Exiliorako bidea. Lagun bi agertu zitzaizkion Margaritari etxean, Holandarako itsasontzia hartu behar zutela esanez. Azkenean lekurik ez eta Margarita bakarrik joan zen atzerrira.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-178-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Exiliorako bidea. Lagun bi agertu zitzaizkion Margaritari etxean, Holandarako itsasontzia hartu behar zutela esanez. Azkenean lekurik ez eta Margarita bakarrik joan zen atzerrira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Gaiñera, Fran(t)ziara juatia neria izan zan... gure amak nahi zeban bat kanpora urtetzeko; ahizta bi ge(u)nden etxian ezta? ta anaia ba... frentian edo ebillen. Bat, estrangerora juateko, harek sartuta ekan Bilbon hill e(g)in biha(r) giñala; eske ipiñi zeskuen refugixo batzuk, kale horrek estuok Someratik eta da(g)ozenak..., zaku haundi batzuk hariakin... jausi bazan, ba bonbia ta zakua gaiñera, bonbia ta zakua. Ta batek urten e(g)in bihar genduala, ta ez genduan nahi batak be; ta etorri jatazen lagun bi: “Margarita, Holandarako apuntatzera goiaz”; gure amak: “Bai, hau be apuntaizue”. Ta holaxek, bueno, apuntau ninduela ta etorri zan e(g)una, ta Margarita Murgizukin akabau zan listia barkua betetzeko, ta eurak kanpuan geratu zi(r)an, bakarrik ni.
- Azkenian zu bai ta bestiak…
- Bakarrik; ta gero barkuan billau neban ho(r)ixe Sallabentekua.
- Ta barkua ta zeiñek ipintzen zeban? Gobernuak?
- Gobernuak bai, gobernuak...Cerverari iges e(g)itten...
- Zer zan Cervera?
- (...) Harrapatzen zittuana barkuak, hor zebizenak...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia