Eibar (Gipuzkoa)

Bilboko bonbardeoa zuzenean bizi izan zuten; exiliora joan beharra

Bilboko bonbardeoa zuzenean bizi izan zuten; exiliora joan beharra Bilboko bonbardaketak ikastolan harrapatu zituen. Lehelengo Frantziara joan ziren ihesi, La Rochelle-ra; gero Belgikara.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilboko bonbardaketak ikastolan harrapatu zituen. Lehelengo Frantziara joan ziren ihesi, La Rochelle-ra; gero Belgikara.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta gerria hasi zanian orduan han zenden zu? Bilbon...
- Bibon ne(n)guan ta gero ba, orduan esan eskuen umiekin estrangerora.
- Hori gerria hasi zan momentuan? Julixuan, edo...?
- Hasi ta segiduan ez! Lehenego bonbardeuak eta Bilbon pasau genduzen, ikastolan ge(u)ndela, bonbardeuak…Ume guztiekin sartu sala baten ta hantxe pasau.
- Klasiak jarraitxu zeben orduan?
- Bai, pixkat bai, pixkaten e? Baiña gero ya, danak mobidu zi(r)an...
- Belgikara juan ziñazien zuek?
- Ni Belgika, lehenego hilla Fran(t)zian ta gero Belgika.
- Orduan barkoz Frantziara juan ziñazien?
- Fran(t)ziara, La Rochelera ta han e(g)on giñan hillebete. Ni e(g)on nitzan Sallabenteko batekin juntau nitzan ta bixok e(g)on giñan, hantxe. Baiña alkarrekin ez giñan e(g)on; gu leku baten ta ha ez daki(g)u nun, ez giñan enterau be e(g)in nun e(g)on giñan.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia