Jai egunetan mendira eta dantzara
Eibarko kultur ondarea
Urkira, Eztiagara, Arratera, Elgetara, Kalamura... Mendira asko joaten zen igandeetan. Ogia banatu ondoren, etxera joan lanak egin eta 3ak aldera Kalamua mendira joaten ziren. Gero, arratsalde-gau partean dantzara joaten ziren plazara; ostegun eta igandeetan.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 05a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: AB-151/014
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Mendizaletasuna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ta kalian... mendira-ta juaten ziñazien?
- Bai! Onbre!
- Nora juaten ziñazien?
- Urki geuria, Estixara be bai, Elgetara be bai, Arratera be bai… Kalamura be bai e? Lehelengo ogixa partidu, domekan e?, ogixa partidu ta ordu batak arte ogi partitzen, ta gehitxuago be bai igual. Etxera juan, aintxitxiketan, han be zeoze egongo zan eitteko, hartu meriendia ta hiruretan Kalamuara. Gero bajau, ta kalera; ta gabian musikara. Eguenetan be musikara. “Jueves”, eguenak eta barixakuak… o… domekak!
- Hori udan izaten zan?
- Bai, udan. “Primero de mayuan” domeketan, ta San Juanetan eguenian be bai.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!