Garai bateko Eibar euskalduna
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-109-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen Eibarren denak ezagunak eta euskaldunak. Zorroztaileak, erdaldunak. Guardia zibilak baserrietara joaten ziren eta sinadura eskatzen zuten, handik pasa zirela ziurtatzeko. Baserritarrak guardia zibilei ulertu ezinda.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): ...eta kitto! Euskara Elkartea - Idoia Irazola
- Data: 1989(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: AB-109/024
- Gaia(k): Lanbideak » Polizia , Euskara » Euskararen egoera , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Lehen trankillagua eta, Eibar zan... bueno! Dana ezauna eta dana euskalduna eta... Bueno, kastillanuak lehen ibiltzen ziran, zerak, lapikuen ipurdixak sartzen zittuen...
- Saltzen?
- Ez, sartu.
- Zelan sartu?
- Kazuelia apurtutakuan, lehenago, zerak ipintzen ziran, azpikua barrixa. Ba, paraguer...
- Paraguerua?
- Paragueruak. Horretxek bakarrik. Ostian, danak euskaldunak. Eta neri akordatzen jata baten, han, guretik gora pasata, preguntau ei etsan eze: “¿Ya podía usted firmar aquí?”, “Nik ez juat entenditzen ezer! –Bai, guardia zibilleri– Nik ez juat ezer be entenditzen”. "A ver si puede..."
- Zer esan etsan? “¿A ver si puede firmar?”.
- Bai, ba, eta ez eban entenditzen "sí" ta "no" be ez . Ezer be ez eban entenditzen! “¿Ya me puede firmar, por favor?”, lehen basarrixetara juaten ziran guardia zibillak, firmia hartzera. Eta: “Zer esaten dozu? Nik ez dot ezer be entenditzen”. Etara zera, [...] eta: “Nik ez dot entenditzen ta!”. Eta gehixago... “Ni gehixago ez laga etxian bakarrik, porke guardia zibillak edo edozer etorten danian, nik ez dakit zer esaten daben, bai? Eta ni ez gero bakarrik laga!". Etorri zaitte hona! (umeari). Ba lehen? Baiña lehen dana euskeraz! Erderaz, baiña berbarik be ez, e! Lehen esan doguna, txorroztailliak, kutxilluak-eta zorrozten ibiltzen zianak, eta planto.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!