Eibar (Gipuzkoa)

Pilotan irabazitako diruarekin autoa; gida-baimena gero

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-093-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pilotan irabazitako diruarekin autoa erosi zuen, baina gidatzeko baimenik ez zuen artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Oker ez baldin banago, orduan, zure lehenengo partidu bategatik hamabost pezeta kobratu zenituen, debutekoarengatik. Baina pixkanaka-pixkanaka diruekin aurrera joan zinen eta leitu dut ere Austin bat erosi zenuela, hori izan zela zure lehenengo kotxea. Karnetik gabe erosi zenuen, ezta?
– Karnetik ez neukan. Lagun bat neukan karneta eukana, Jesus Ugalde, eta bixok fan giñan Bilbora eta pagau genduan kotxia eta berak ekarri niñuan Durangoraiño. Eta Durangon emon estan kotxia. Pixkat zeozer banekixan, ezta? Eta, klaro, hartu neban hantxe Durangon kotxia eta hurrengo domekan Vitorixan jokatzen neban. Eta nere kotxiakin juan nintzan Vitorixara. Neu txofer, e!
– Baina ez omen zinen oso txofer ona.
– Bueno, danerakuak…
– Hasieran. Igual horrexegatik izango da, horrexegatik ez zenuen karnetik izango.
– Ez, ez. Han lagun bat neukan Trafikokua. Eta harek esan estan: “Neuk etarako deuat segiduan karneta”. Eta handik zortzi-hamar egunera edo bera etorri zan nerekin kotxian eta pixkat ebali ninduan zerian eta da emon estan karneta eta…
– Examinik egin zenuen orduan?
– Berak ein eban papel guztia. Emon esten karneta eta aurrera.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia