Eibar (Gipuzkoa)

Alfa lantegiaren filosofia; Omega kolektiboa

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alfaren filosofia; lantegi esanguratsua Eibarren. Omega kolektiboa. Inguruko herrietan ez zegoen horrelako esperientziarik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Bai, bai, bai. Hori da Alfa. Baina Alfa, filosofia oso bat zen. Esan nahi da, akzioen bidez... Eta sozialisten edo UGTren espiritua hor barruan zegoen. Eta gero, gainera, ez da ahaztu behar: zu, jaiotzez, hamabikoa zara eta hamazazpian Errusiako Erreboluzioa izan zen! Eta horrek itxaropen asko piztu zituen bazterretan! Eta hemen bazeneukaten... nola zen? Lehen kontatu didazu mikrofonotik aparte... kolektiboa?
- Omega. Hori gerra europeia baino lehenagokua da. Ha be akziñuekiñ egin zan.
- Eta hor, filosofia oso bat bazegoen —esan nahi da: sozialistena, dena ona, eta abar— inguruetan ez zegoena.
- Sozialistarik ez eguan.
- Ez. Esan nahi dut, gainerako fabriketan eta, izpiritu hori eta... ez zegoen.
- Ez eguan inkietude hori, zera, sindikatorik ez zan. Baeken zera, esaten gentsagun guk: “Sindicato Amarillo”.
- Horiek gaiztoak ziren!
- Katolikuak ziran. En general, ugezabak ondo ikusittakuak.
- Eta zuena ez zan...
- Ez.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia