Eibar (Gipuzkoa)

Alfa kooperatibaren sorrera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alfa, sozialistek sortutako kooperatiba. Alfan lanean sartzeko araudia bete behar zen. Alfa nola sortu zen azaltzen du: Orbearenean greba gogorra egon zen eta langileek kooperatiba bat egiteko asmoa izan zuten.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta Izarretik Alfara.
- Alfa, Alfa. Hori beste historia bat da.
- Nik ez neban nahi Alfara juaterik.
- Ez?
- Ez. Zegaittik eze, Izarren ondo neguan. Bakarrik, amandako eta, arazo haundixa zan semia zapatuan etorri eta astelehenian juan eta... en fin! Baiña ni han lanian, ondo neguan, gustora! Eta banekixan Alfara "torno-revolver"era juan bihar nintzala biharrera. O sea, ya mekanikatik alde egitten neban, ezta?
- Bai, bai, bai, bai. Baina Alfa, bestalde, zuena zan. Sozialistena ez zan ba?
- Bai ba, akzionista! Sartzerakuan ez bazekazun akziñorik gurasuak edo... zeuk akziñuak hartu bihar zenduzen. Ez eben obligatzen zenbat, baiña akziñuak hartu bihar ziran, akzionistia izan bihar zan.
- Kapitalista, beraz.
- Bai.
- Sozialistak kapitalista eginda, hemen Eibarren.
- Ba... Reglamento batzuk, Alfan sartzeko, bihar ziran. Izan bihar ziñan: Alfako bihargiñaren semia edo akzionisten semia, zegaittik eze Alfatik fuera, akzionista asko zan Eibarren. Zela agertu zan Alfa? Ba, huelga bat egon zan Eibarren Orbeanian, eskatu eben zera, laguntasuna “Casa del Pueblo”ari , “Casa del Pueblo”ak lagundu etsen, huelgia hiru hillabetekua edo izan zan...
- Gogorra, gainera! Abuztutik abendura!
- Bai, ba!
- Luzea eta gogorra.
- Huelgia irabazi egin zan, irabazi egin zan. Baiña Orbeanian bihargin mordua ez ziran ondo geratu ugezabaz. Orduan, itxuria, pentsatzen eben Alfa kooperatibia egittia. Taillar bat eguan salgai, hamentxe! Hortxe eguan taillarra —Etxeberria Hermanos— eta Alfak erosi eban. Horretarako, ba, akziñuak. Eta akziñuak e... bihargiñak hasten ziran seilluekin; eta etxian eguan liburu... kuadernotxo bat, eta aittak zapatuetan ekartzen eban zera, seillua eta ni nintzan pegatzaillia. Gero, liburua betetzen zanian, hartzen ziran akziñuak eta "visto" bat egitten jakon.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia