Eibar (Gipuzkoa)

Politika 1920ko hamarkadan

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Politika 1920ko hamarkadan. Arazo ekonomikoak, sozialak. Erregeak eta militarrak. Afrikako gerra: Annual. Patronala vs. FAI; CNT. Parlamentuan, Expediente Picasso. Bartzelonako matxinada. Diktadura. Primo de Rivera. Krisi ekonomikoa. 1929an, erregeak Primo de Rivera bota zuen. Primo de Rivera Eibarren. Armagintzaren aurkako legeak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Garaiak aldatzen doaz eta bada momentu bat historia azkartu bezala egiten dena: Primo de Riveraren diktadura dator, gero monarkiaren erorketa dator, Errepublika hots egiten da, Largo Caballero eta Julian Besteiro datoz, altxamenduak datoz Asturiasen, Frente Popularra, Gerra Zibilla… Hasieratik hasteko, Candido Eguren: Primo de Rivera.
- Bai. Astiro-astiro ekingo detsat. Primo de Riveragandik ez, monarkixatik.
- Monarkiatik.
- 1920tik aurrera agertu ziran problema ekonomikuak eta problema sozialak eta Afrikako gudia.
- Gerra, bai.
- Hor bittartian, 1921-22 bittartian, Erregiak… Militarrak zeguazenak han, gerria egittia nahi zebenak moruen kontra uste dot bat Fernandez Silvestre zala, Silvestre hori akordatzen jata ondo; Fernandez beraren lehelengo abizena zan ez dakit, baiña uste dot Fernandez Silvestre zala , bialtzen zetsezen errekauak sartzeko: “Luchar contra ese toro, que es una mona”. Eta holako hitz batzuek eta bialtzen zetsezen hórreri militarrori. Eta hárek zelan eurak asko gehixago irabaztiarren eta euron premixuak hartziarren gerran, gora igotzekuok kategorixan, ba gerrara sartu ziran, baiña haixe emonda Erregiak. Eta hori agertu zan 1923 aurretik Parlamentuan eta herri guztian. Eske eze Annual-en egon zan katastrofian millakak gizonak hil ziran.
- Annual-eko hondamendi izugarria.
- Millaka gizonak hil ziran eta egon ziran manifestaziñuak Espaiñia guztian eta Eibarren be bai. Hor dago oindiokan argazki bat Casa del puebluan orduango manifestaziñuak [erakusten dittuana]. Danak: herri guztia kontra zeguan horren asuntuorren gaiñian. Eta Parlamentuan agertu zan zelan responsabilidadiak zeukazen erregiak. Eta militarrak. Orduan momentuan Barzelonako hórrek lutxok, hórrek hiltziok, zeguazen: patronala FAIxa eta CNTiaren kontra. Alkar hiltzen. Mordo bat hil ziran. Mordo bat. Eta zeguan krisis mundiala. Oindiokan ekitzen, ezta? Goratzen. Baiña krisisa ekinda zeguan pixkat. Erregiak eta militarrak pentsau zeben —hor Parlamentuan formau zan Comision Picasso eta harek gauza asko etara nahi zittuan argittara: zelan Erregiak eta militarrak kulpia zeken Afrikako gerriana , Annualeko asuntuagaittik. Eta jentia jaikitta zeguan, “zelan izan leikian holan!”. Eta Parlamentuan aurrera zoian hori, Expediente Picasso—, ikusi zebenian gaizki agertu bihar zirala bai militarrak eta bai Erregia, orduan asmau zeben: aprobetxau [zittuen] Barzelonako hiltziok, matxinada batzuek; ha aprobetxau; eta gero, gaiñera, aiuntamientuetan korrupziño haundixa zeguala eta hórrek garbitzeko diktadura bat bihar zala. Zelan urten leikian militarrak? Korrupziñorik haundiña prezisamente Afrikan zeguan, intendenzia militarrian! Bueno. En fin. Halantxik izan zan. Eta jentia pixkat, etorri zanian Primo de Rivera, pixkat tontotuta geldittu giñazen […]. Bueno egin zeben hiltze mordo bat: hil zittuen Arleguik eta beste general batek, hil zittuen obrero prinzipalenetakuak, gehixen distingitzen ziranak, eta katastrofe haundixa egin zan Barzelonan. Eta emon zeben golpiori eta han amaittu zan; amaittu alde batera amaittu zan, ezta? Eta etorri zan Primo de Rivera hori. “Nik daukat pakia, nik daukat lana”. Efektibamente, lana emon zeban, eske eze diru fasia zeguan Haziendan Espaiñian, Estaduan. Eta ekin zetsan pantanuak eta bidiak —Carreteras Nacionales— mordo bat [egitten] eta lana egon zan. Pixkat jaikitze bat euki zeban Espaiñiak ekonomikamente. Eta bihargiñak be geldittu giñan, “ene, baiña lana dakagu barren honegaz”, “ondo goiazak”. Baiña urtiak pasau ziran eta ha geruago eta txarrago zoian. Nik hori ofiziñan ikusten neban. Eske eze guk estranjeruagaz egitten genduan lana eta dolarrak eta markuak eta frankuak erabiltzen genduzen gure kontuetan; eta zelan pezetia porrot egitten zoian. Eta agertu zan momentu bat krisisa agertu zana. 1929xan egon zan "el crack de Wall Street". Eta 1929xan Primo de Rivera bialdu zeban kalera Erregiak. Zegaittik? Diruak gastau ziranian lanik barik geldittu giñazen. Eta patrono askori entzutzen netsen nik han ofiziñan: “Ño, etorriko dok Republika bat edo beste zeozer, hau bota egin bihar dok, hau monarkiau bota egin bihar dok”. Hori patrono askori nik entzutzen netsen orduan Eibarren, nik ofiziñan. Ba egin zan: bota zeban. Primo de Riverak euki zeban lehelengo ekiera bat on txamarra, jentia pixkat engaiñau zebana, baiña agertu zan krisisori eta diru ez hori. Eta ostikokadia emon zetsan Primo de Riverari. Hori danori Eibarren asko sentitzen zan. Eske eze Eibarren beti ilusiño bat izan izan da fusillak egittekua, gerrako fusillak egittekua: Oviedok egitten zebana, parte bat ekarri hona Eibarrera. Oviedon, aurretik, egon ziran eibartar batzuk lanian e! Bueno. Haixe Eibarren, sobre todo Julian Etxeberriak, direktoria izan zanak, Eskola Armerixakuak, harek zerabixan bere buruan horixe lanori ekarri bihar zala . Eta Primo de Rivera etorri zan Eibarrera behiñ, eta esaten detsut plazia Untzagakua holantxe zeguala, jentez.
- Gainezka?
- Bete-beterik. Aber lan hori ekartzen deskuen Eibarrerako. Eta, ez zeban, hitz txiki bat be ez zeban egiñ hor asuntuaren gaiñian. Eta Eibarko jentia geldittu zan desilusionauta! “Ene, ezer be ez. Lehengo moduan edo txarrago gauaz hamen”. Hori bakarrik ez. Eskopeta asuntuan eta pistola asuntuan lege batzuek ipintzen juan zan Monarkixia, estorbatzeko hori saltziori, libre saltziori. Trabak ipintzen jardun zeban. Eta horregaittik be eibartarrak kontra zeguazen horrena. Hórregaittik ez da rarua ez Espaiñia guztian, ez Eibarren, sobre todo, ha hillaren 12xan, 1931an ha mobimientua egotia, ha aupadia Republikiandako egotia.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia