Eibar (Gipuzkoa)

Sozialistak, beharginak eta ugazabak

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Langileak eta nagusiak. Grebak. Eibarren langile asko, oso ondo prestatutakoak; asko irakurritakoak. Armeria Eskola. Meabe, Madinabeitia. Eibarren sozialismo moderatua. Amuategi, Mendiguren, Erkiaga, etab. sozialistak ziren eta, era berean, ugazabak. Eibarko sozialismoa vs. Bilboko sozialismoa. 1900-1914 bitartean greba asko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eibar. Badakit Eibarren industria haundi-haundirik ez dela izan. Izan dira tailer txikiagoak eta, gainera, 25-30 langileko tailerra nahikoa tailer zen. Beraz, nagusiak ere ez ziren oso haundiak. Langileak ere nahiko ondo bizi ziren, batez ere Eskola Armeriatik pasatutakoak, horiek nahiko ondo. Zer moduz konpontzen ziren elkarren artean horiek? Esan nahi dut: "la lucha de clases" esaten duzue, klase borroka.
- [...] Batek kooperatiba bat formau zeban, Peli Larrañagak : Orbea, Bicicletas Orbea. Orbea zertu zanian, kiebria egin zebanian, horrek hartu zeban eta euren artian kooperatibia egin zan. Eta gero hori kooperatibiori eruan dabe, oin Mallabixan dago hori kooperatibiori. Eta harek beraren interviu baten esan zeban: “Bai, kooperatibistak. Baiña hónek kooperatibistok jaukek beraren barruan lucha de clasesa eruateko barrura be, geure taillarrera be lucha de clasesa eruateko euren barruan”. "Lucha de clases"a da gitxi daukanak asko nahixan; eta asko daukanak, ez emon nahixan. Hori da "lucha de clases"a. Klasia zelan izango da, ba? Gizonak gara barren! Ez garala diferentiak! Batak aberatsaguak eta bestiak pobriak. Pobriak eskatu egitten dau eta aberatsak ez dau nahi soltatzia beraren dirua.
- Baina, Candido, hori zuk esaten duzu pake-pake eta lasai-lasai eta ondo. Guapo-guapo gelditzen da. Baina duela 60 urte "lucha de clases" zen benetako borroka.
- Benetako burrukia egoten zan. Burrukan, ikubillegaz barik, ezta? Baiña lutxia zeguan, naturalmente, patronuak orduanguak ez ziran gaurko patronuen bezelakuak. Gaurko patronuak pixkat ikusi gehixago egitten dabe. Ez dot esaten ez dagozenik gaur be patrono batzuek holakuak. Eta aprobetxatzen dabela bihar eza, precisamente, euren fetxorixak egitteko gaur be. Eta orduan pentsatzen zeban patronuak bihargiña zala beraren esklabo baten modokua . Beraren bizimoduan sartzia eta, en fin, “hau ez ekiñ” eta “hau egik” eta “horra juan hari” eta “hona etorri hari” eta “botua neretako” eta, en fin. Zeguan… kizkurtuta zeguan bihargiña. Pixkat libertadia, pixkat askatasuna ikusten zebanian holako ideetan… Ba hor ideetara emon zan. Eta hórrek ideok be danaren barruan ondo hartu zittuan. Eta beraren ontasunagaittik gogor jartzen zan patronuen kontra. Patronuak, euren interesak zertzeko, eurak gogor egitten zeben eta bihargiñak gogor egitten zeban. Eta huelgak. Eta huelgetan agertzen ziran batzuek —"amarillos" esaten zetsegunak— huelgen kontra juaten ziranak. Eta háren kontran juaten ziran huelgan zeguazen bihargiñak eta burruka batzuek egoten ziran taillar aurrian edo taillar barruan edo edozein lekutan egoten ziran burrukak. Baiña "lucha de clases"a, zer da "lucha de clases"a? Zure interesen kontra ni nabill, baiña zu nere interesen kontra zabiz. Han ez zeguan pistolarik eta… Eibarren sekula pistolarik ez da agertu kalian holako burruketan. "Lucha de clases" esaera bat da, ezkerrak eta eskumak esaten dogun moduan esaera bat da "lucha de clases"a. Bai egon zan, baiña egon zan "lucha de intereses". Bihargiñak gehixago irabaztia nahi eta patronuak nahi ez emotia. Horixe zan kontra-kontriori.
- Orduan, Candido, horrek esan nahi du Eibarren nahiko gizalegezko jokatu zenutela, nahiko zibilizatuak zinetela. Beste leku askotan odoletaraino joan dira…
- Bai. Beste leku batzuetan huelgak… odoletara, bai, odoletara. Baiña horixe esango leuke… Generalmente juaten ziranian hónek manifestaziñuok eta fabriken aurrietara eta ikusten zittuenian atiak itxitta zeguazela, hárek zabaltzera juaten ziran eta orduan agertzen zan Guardia Zibilla edo soldauak. Eta tiroka. Eurak, patronuak eta zerak, bihargiñak… Barzelonan egon da hori lutxiori. Barzelonan egon zan hori lutxiori. CNTiak eta FAIxak patronuaren, katalan patronen kontra. Hildako mordua egon zan. Horixe zan errezoi bat etorri zana bat Primo de Rivera diktadurara. Han, orduan, baiña han egon ziran hildakuak. Han lutxa bat egon zan. Eske eze patronuak benzitzia nahi zeben FAIxa eta CNTia. Eta CNTiak, patronuak porrot egittia. Eta alkar ekin zetsen hiltzen. Han bai benetako zera egon zan, lutxa bat egon zan.
- Gero, gainera, Eibarren bada beste gauza bat. Gauzak moderatu bezala egiten dituena edo baretu bezala egiten dituena. Langileen artean ondo prestatutako jende asko zegoela.
- Bai.
- Asko irakurtzen zuena. Beste herri askotan partiduen etxeak eta baziren Casa del Pueblo bezala Batzokia edo bazen baina Eibarren biblioteka zegoen etxe horietan. Eta gaur, esaterako, tabernak inportantzia gehiago dauka, bibliotekak baino. Baina zuen garaian, ez. Zuen garaian bibliotekak oso inportantzia haundia zuen.
- Bai. Han Casa del Puebluan biblioteka edarra zeguan.
- Eta horregatik diot ondo prestatutako jendea zegoela.
- Osaba bat euki zeban Toribiok… Beraren etxian, ganbaran billau zittuan beraren liburu mordo bat. Han eta Casa del Puebloko bibliotekan irakurri egitten zittuan Toribio Etxebarriak .
- Eta gero, gainera, Eskola Armeriak jende asko formatu zuen. Esan nahi dut ondo hezitako jendea zela. Horrek nolabait gauzak baretu bezala egiten ditu: hitzera jotzen du gehiago, borrokara baino.
- Bai, bai, bai. Baiña gero beste gauza bat egon zan. Eta esan detsut bat: zelan Meabek eta Madinabeitiak emon zetsen beste itxura bat zerari. Baiña beste gauza bat dago: patronuak be baziran sozialistak.
- Hara!
- Eta kontzejal. Eibarren zeguazen Amuategi —beraren fabrikia ipiñi zeban—, Mendiguren —Mendiguren y Zarraua beraren fabrikia zan—, Erkiaga —hamen fabrikia zeguan—: hiruk, bastante haundik, beren fabrikia zeuken. Eta beste mordo bat, artesano moduan, euren langille onak, asko irabazten zebenak, ziran sozialistak. O sea ke, ez ziran minero batzuek edo "aparcero" batzuek —hónek, mendiko lanak egitten dittuenok—, ez ziran hórrek. Hamen pixkat, zuk esan dozun bezela, irakurrittakua eta instrukziño gehixagokua eta beste edukaziño bat hartutako jentia zan Eibarren.
- Eta horrek esan nahi du idealismo gehiago zeukala.
- Bai. O sea ke, ondo bizi ziranak. Hamengo bihargiña, Eibarko bihargiña, bastante altura haundixaguan zeguan ekonomikamente beste herri guztietan baiño. Hamen jornalak haundixak ziran. Hamen jornalak haundixak ziran beste herrixegaz konparauta. Eta ez bakarrik hori. Artesano asko eta asko zeguan; sobre todo eskopetagintzan gehixago ziran artesanuak fabrikak baiño: Sarasketa anaiak eta baiño, edo AYA baiño gehixago ziran artesanuak.
- Bai, bai, bai.
- Eta hórrek artesanuok zeuken lehen esan doten moduan bizimodu bat bastante aparte herri guztiagaz be. Danak ziran pixkat intelektualak, e! Danak ziran irakurrittakuak eta, en fin, pixkat burua argixa zeukenak.
- Ideal humanista zeukan jendea.
- Hamen idea humanista bat sartu zan Eibarren. Eta horrexegaittik gu asko desberdiñaguak gara Bilboko sozialismuagaz. Bilboko sozialismuan…
- Baina fabrika handia dago Bilbon.
- … fabrika haundixak eta lanak be gogorraguak eta gitxiago irabazi. Gero Altos Hornos-etan eta bai, asko irabazten zeben. Baiña hárek aurretik, gitxi irabazten zebenak eta, en fin, han gehixago egon zan hori "lucha de clases"ori, esan dozunori. Eibarren "lucha de clases"a… bai: egon ziran huelgak; hamen egon ziran huelgak lehelengotik. Aurrera eta Estrella fundiziñuak, Sarasketa eskopeta egintzaillia, GACia, Miravella —"fábrica de limas"—… Mordo bat, huelga mordo bat egon ziran hor, 1900etik 1914ra bittartian, huelga mordo bat egon ziran Eibarren. Eta danak irabazi zeben. Eta horregaittik zeguazen patronuak Eibarren kontra. Eta hori “Eibartxarrori” beste batzuek izan ziran —patronuak— zabaldu zebena. Eta hori Castell-ek beraren liburu baten esaten dau: zelan patronuak erabilli zeben hori "como arma de lucha contra Eibar": Eibar gaiztua zala, Eibarko jentia.
- Eta ez zen hain gaiztoa...

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia