Juan San Martin eta artea
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juan San Martin eta artea. Marrazteko zaletasun handia. Berak grabatua ikastea nahi zuen, baina aitak armagin izatea nahiago. Artea. Arkeologia arloan egindako lanak; argitaratutako ikerketak; etab.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:06:27
- Erref: AB-084/010
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Beste adierazbide batzuk
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Orain bai. Orain goazen beste arlo batera, menditik jaitsita. Baina –ez dakit– hemen menditik jaitsi ez dut uste sekula jaitsiko garenik. Artea. Artea da zure afizioetako bat. Ez dakit haundiena den. Haundienetakoa behintzat hori izandu da.
– Bueno, gertatzen da, ba, nik, gizurra badirudi ere, haurtzaroan dibujuan lan asko egiten nuan. Eskolan dibujuan nintzen –bueno, ba, ez dakit–, esaten zutenez, oso esku ona, dibujante trebea nintzen. Erakusketak egiten [...] nereren bat jartzen zuten han. Eta gero… nik hori pixkat… gehiago…
– Grabatua ere ikasi zenuen.
– Ez.
– Ikasten hasi zinen.
– Ez. Ez, ez, ez. Grabaua… Nik banian izeba bat hori egiten zuana eta ikusi bai, baiña... Eta teknika badakit, baiña ez dot egin, ez. Eta dibujua bai, dibujuan asko. Eta dibujuan, gaiñera, gertatu zitzaidan –badakizu gurasuak zer eukitzen duten–: nere anaia, ez zekialako dibujua ondo egiten, partikularrera bialtzen zuten dibujua ikastera, eskolatik aparte. Eta nik nahi nuan eta esaten nion “nik be nahi dut ba”. Eta: “Ez, zuk ez. Zuk dibujua… hor orduak eta orduak gastatzen dituzu bai, beti dibujatzen zabiltza eta zuk badakizu”. Eta neri ez zidaten erakutsi. O sea, bokaziñuan kontra. “Hor gehiago... denpora gehiegi galtzen duzu, beti dibujuan zabiltza eta. Beti animaliak egiten eta lorak eta”. Eta nik ez dut dibujorik ikasi. Ikasi dut bestela, ikusita. Baiña zaletasuna, ikaragarria. Nahi nuan. Nik gogua… Ikusten nuan nere izebak zelan egiten zuan lana, ikaragarrizko ona zen eta... Aitaren arreba. Eta grabaua ikasi nahi nuan. Nere ofiziotzat hori markatzen nuan lehelengo zera, ez zera...
– Ez armagintza.
– Ez armagintza. Eta, orduan, neri esaten zidan, aitak berak esaten zidan: “Bai, hik bazekiat zetarako nahi duan dibujua ikasi: gero grabadore izatia nahi dek”. Baiña berak destinauta zeukan armeriarako. Horrek dira gerra aurreko kontuak. Gero, zer esango dizut? Nik asko galdu nuan gero dibujo kontuan, artistikuan behintzat, gerria etorri zanian, ba, guk hor zihar ez gendun... papelak falta [zitugun]! Lapiza be garestia zen. Eta gerra ostian berdin. Eta nik ez nuan rekuperatu. Gero rekuperatu dut ofiziuagaitik, ba, lineala. Egiten ikasi biharra. Horrekin zertu naiz, baiña ya eskua galdu nuan. Hala ere, egiten dut. Eta mendikuetan egin ditut dibujuak, krokisak eta...
– Baina hor artearena…
– Baiña horrekin mantenidu izan dut, eta beti ikustia gustau. Hori, esan dizutena: ‘Geografia vasco-navarra’ ikusten nuan eta bueno: koño Bergaran Montañesa esaten zutena –gero badakigu Mesarena dala– kristo ikaragarri bat dago, famatua. “Ikusi bihar dot”. Juan. Ikusi haura eta “Aiba! jo!”. Baiña neri ez zidan han kristua bakarrik... Ni kristua ikustera juan nintzan Bergaran San Pedroko eleizara. Erretaulak deitu zidan atenziño ikaragarria. Eta hori, tiratu egin izan nau arteak. Eta gero ikasi nuan. Ba, bueno, beti izan ditut manualak eta. Manual bat erosi nuan, artekua, identifikatzeko estiluak eta zerak. Eta gero hortik juan naiz, baita ere, identifikatzia nekeza den partietara, liburuetan ez dagonera, artian. Esate baterako, ez da nik esatiagaitik, baiña ni Don Manuelekin ibili naiz, noberaren iritziak jartzen, hemen bertan Hondarribian, urte asko dala. Bat behintzat. Baiña baita ama Arrazolakin. Ama Arrazolak deitu eta juan naiz ni nere iritzia ematera, zera. Eta gero gehiago, asko. Honek, esaten dana irudi exentak, soltiak direnak, ez daudenak toki baten kokaturik, nekezak dira igartzen transiziñuetakoak: erromanikotik gotikora edo gotikotik errenazimentura. Eta hor beti dudak daude eta horren iritxia edo aproximaziñua egitia kosta egiten da. Eta orduan, bataren, bestiaren ritxiak. Hortarako fijau bihar zara detaille askotan. Hasi ilia, begiak, pliegiak, bolumena, tratamentua, posiziñua, nola dagon… horrek danok. Hori ikasteko egin ditut nik… Nik biajiak egin ditut gero kotxiakin, negu partian, holan mendian eta ibiltzeko, eskiko zer batzuk, eskapada batzuk aparte. Eta, gaiñera, bide batez hartuta, eta bide batez hartu gabe, sartu buruan eta “ikusi bihar dut Eunateko erromanikua”. [...] Sanguesara zenbat aldiz? Baiña Sanguesara zetara? Han irudi asko dago. Zertuta, dokumentatuta dago noizkua dan. Liburua erosi. “Noizkua?”. Eta orduan: “A! Irudi hori halako fetxatan egiña da, posiziño hau dauka, holan dago”. Eta obserbatu, begiratu. Argazkia atara be batzutan. Baiña obserbatu haren zerak, diferentziak. Eta gero hori aplikatu exentari; hori egin dut. Eta hori gero ibiliaz automatikoki egiten duzu. Begia almendrau forman badago erromanikua da, baiña atxinadoa bezela bada gotikua da. Hori, ba elementalenak horrek dira. Baiña gero bitarteko zerak… Gero renazimentuan berdin. Renazimentuan ta hor barrokoa hasten danian diferentiak dira. A, baiña seillo ikaragarria dute renazimentokoak, ba, hankak beti parian eukitzen dituzte, belaun bat aurreratuta. Baiña hankak… Eta ya barrokoan hasten da hankak aurrera edo atzera eta, gaiñera, gorputza biratuta. Ya berez zertzen zara, baiña ikusixaz, ikusiaz. Eta irakurriaz.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!