Eibarko Klub Deportiboko Kultura atala sortu zuten
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibarko Klub Deportiboa eta Juan San Martin. Deportiboan hitzaldiak antolatzen zituzten. Fernando Zuloaga medikuak eta berak Kultura atala sortu zuten. Kulturarekin lotutako hitzaldiak ematen hasi ziren. Besteak beste, Barandiaran, Jesus Altuna eta Caro Baroja ekarri zituzten Eibarrera.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:03
- Erref: AB-084/008
- Gaia(k): Aisia » Kirola
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Eta gero, hain zuzen, lehen esan dizut nere lagun medikua, Fernando Zuloaga, ba, medikua zen, nahiz ta beste milla gauzetarako afiziñuak euki. Eta oso liberala zen. Gizon liberala. Eta berakin oso ondo eramaten nintzen. Eta behin berak kontatu zidan, ba, atmosferan... falta dan tokian zer pasatzen dan eta nolan etortzen dan desidrataziñua ere, ze fenometzuk zertzen diran. “Hitzaldi bat eman bihar dozu”. Ipiñi nuan mendizalieri hitzaldi bat ematen Deportibuan. Exito ikaragarria. Esplikatu zuan ikaragarriz, medizina aldetik ikusita. Gero, harek eta nik, bion artian, formau genun –ze mendizalian... Klub Deportibua mendizaliena zen eta– sekziño bat kulturakua. Eta hasi giñan hitzaldiak emoten, ez zutenak deportiakin zerikusirik, baiña kulturakoak. Eta kulturako hitzaldiak emoten hasi giñen, harek eta nik bultzaturik. Baita pinturako erakusketak ere. Eta hara nik eraman ditut garai haretan –pentsaizu, gero mundu guztiak esaten zuan– Don Jose Migel hitzaldia ematera eramanda nago.
– Eibarrera?
– Bai, bai. Jesus Altuna be bai. Gaztetxua zen orduan. Jesus Altuna ere bai, bere paleontologiako hitzaldia ematen eta prehistoriarekin. Eta baita Caro Baroja ere. Caro Baroja nik Eibarrera eraman dut hara hitzaldia ematera. Aprobretxatu… Bueno, eta beste asko. Aprobetxatu ditut: haraiñok eraman hitzaldia ematera eta, gaiñera, zer pentsatzen duzu ordaintzen geniola? Taxian etortzen baziran, taxia. Biajia ordaintzen genion. Eta gero: “Zer nahi duzu?”. Eta gehienak orduan [ohitzen] zan bezala, ba, pozik; berakin atenziñua, konsideraziño hori eukitziarekin pozik. Eta: “Ez da ezer be”. Eta egiten genun, ba, “Bueno, ba derrigor hartu bihar dozu zerbait”. Eta gogorra iruditzen zitzaigun... Batzuk ez: ipintzen zuten: “hainbeste”. Bueno, ordaintzen genion; baiña huskeria bat izaten zen eskatzen zuanak be: biajia eta bere kalkulo bat, ba, denporiagaitik edo zeragaitik, ba, ematen genion. Baiña modikuak izaten ziren. Eta kobratzen ez zigutenari ordaintzen genion biajia –eta batzuk, hurrekuak baziran, hori ere ez zuten zertzen– eta orduan zeukagun urrutikuari gastu bat. Gero esan neban: “Hamen zeozer asmatu bihar da”. Eta asmatu zitzaidan erregalo bat: Eibarko zer egingo zenioke erregalua? Bueno.
– Damaskinaduren bat edo?
– Damaskinauan eskola zeguan eta eskolan egiten zituzten ikaste alde gauzak eta merke saltzen zituzten. Ta hauxe (damaskinatuan egindako tinbre bat hartzen du eskuan, elkarrizketatzaileari erakusteko). Tortuga, tinbriakin. Buztana eta buruakin tinbria joten. Ikusten dozu? Klub Deportiboko eskudua be bai. Eskatzen genion: “Bueno, ba egin dezatela Klub Deportiboko eskuduarekin, eta, bestela, berak ohitzen zuten dibujua. Eta etortzen zanari hau emoten genion. Zuk bazeneki ze pozik juaten ziren! Ze honek, eskolan egindakuak zenez, ba, merke ziran. Guri kostatzen zaigun, ba, garai haretan –1950 erditik 1960 erdi pasaura edo– bostehun pezeta. Laurehun. Eta bostehuneraiñok igo zuten. Bostehun pezeta. Baiña komerziuan juaten bazara egitera, ez daukazu. Eta egitekotan hau, dakan denporiagaitik, ikasliak egiña da, baiña hau... millak pezeta balio ditu. Orduan honekin pozago juaten ziran beste edozer baiño. Eta honekin kunplitzen gendun gure hitzaldiak. Eta gero ni Caro Barojakin, ba, lagun. Hamen be nik bisitatu egin izan dot. Hamen beti udaran hamen egoten zan. Igaz bisitatu nuanian… Bueno, aurreko urtian, hil baiño aurreko urtian, ba, ikusten nuan burua juanda-eta zeukana, eta pena haundia eman zidan. Ze maixu ona izan da.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!