Aitak nahi arren, Juanitok armagintzarako zaletasunik ez
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Familia kontuak. Gerra garaian, aita armagin-maisu bezala joan zen Valentziara arma lantegi bat abian jartzera. Juanitoren aitak semea armagin izateko ilusioa zuen, baina Juanitok nahiago zuen mekanikaren mundua. Armak inoiz ez zaizkio gustatu, hala ere haien historia ikertu izan du. Historia kontuetan egin ohi diren hanka-sartzeak. Erlijioarekin zerikusia duten hainbat kontu.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: AB-083/003
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Ekonomia eta industria » Industria motak » Armagintza , Iritziak , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Baina hori izan da... Lehen aipatu duzu, bidenabar, eta esanez irakurtzeko zaletasun hori, baina zure destinoa zen lantegia eta teknika. Etxetik.
– Bueno, hori destinua zen etxetik. Nerea ez, ordea. Bueno, destinua [izaten da] etxetik. Gerra bukatzeaz, ba, aita lehendabizi, ba, bueno, espetxian egon behar izan zen, ze, klaro, Republika garaian, maisu armeru bezala Valenziaraiño juan zen, armeriak montatzera, beste batzukin batian. Eta gero zigorra izan zuan, bere partia. Eta irten ta gero bera enpeñaturik zeguan ni armero egitia. Baiña nik ordurako ya tornerotza eta nahiko ondo dominatzen neban eta nahiago neban mekanika. Gaiñera, egia esan, arma ez nuan maite.
– Hori sekula ez duzu maite izan.
– Sekula ez. Nik naturaleza maite izan dut eta hori: ni txori bat hiltzeko gauza ez naiz izan. Eta txoria hilgo duanarekin edo hilgo duana egiteko ere ez. Hala ere, historiazale ere banaiz eta, historiazale bezala, nik armen ikerketak edo estudioak estudiatu ditut, historian zehar egon dan eboluzioa. Horregaitik [bakarrik] gertatzen zaigu… Egon ziran orain dala –ez dakit– sei urte edo, holako erreportai batzuk Espaiñiako Telebistan: Carlos III.a agertzen zen eta Carlos III.a agertzen zen txispadun fusil batekin. Eta nik ikusi orduko: “Baiña nola? Ez zan txispadunik orduan! Hori Napoleonen bukaeran, Napoleonen ondotik sortua da!”. Eta orduanguak ziren e... Geizki esan dut: pistoidunakin agertzen zen. Txispadunak ziren, baiña pistoidunakin agertzen zen. Eta pistoiduna sortu zen Napoleonen bukaeretan. Eta hori, ba, guri begira –begi golpera– salto egiten digu. Eta: “Zelan hori disparatiori? Iñor ez da hor informatzeko garai haietan arma zer zen?". Hortik ikusten dugu historiako gauza asko agertzen diranian –nik uste–, soiñekuetatik erabiltzen ditugun tresnetara arte, zenbat oker egiten diran.
– Bueno,hori jaiotzen historia ikusi besterik ez dago: Jesus jaio zenetik eta pintatu dutenera zer datorren.
–A, bai. Beti. Europak bere erara egin du. Monoteismua Europak nahastatu du bertako lehengo beste siniskera askorekin. Hori bizitzaren zera da. Bueno, ez dut uste kaltegarri izango denik, baiña ez da Jesusek emandako mensajia soila gaur kristautasunak eramaten duana ere. Ze, euki kontua, ebanjelioak ziran oiñarri. Eta hortik urten bihar du. Baiña gero teologia zientziak, ba, beste gauza asko… Eta, bueno, aldakuntzak etortzen dira, batez be Aita Santu Julio I.akin, IV. mendetik, hasi zanian, ba... lehengo pluriteismuari jartzen diotenian, ba, bueno, ba, halakoren ordaiñez, ba, santuak jartzen hasi. Eta horrek aldaketak ditu.
– Festa egunak batik bat.
– Hori da. Eta bete, bestieri terrenua kenduaz.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!