Eibar (Gipuzkoa)

"Markanokin Ameriketara"

Eibarko kultur ondarea

"Markanokin Ameriketara" deritzon kantaren pare bat bertso abesten ditu. Ihauterietarako sortu eta konpartsek abesten zituela dio. Gerraostean debekatuta egon ziren aratusteak Eibarren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Beste bat da, bat Angel Markano, ta abiadore jantzitta abioi batekin

"Angel Marcano jauna
degu pilotua,
gazte-gaztetatikan
estudiatua.
Harek hartzen duenian
buelo direktua
laster izango gera
Amerikatuak".

- ...Ta gero besta bat:

"Polo Norten ei daude
hain paraje baltzak,
harako egin ditugu
aproposko galtzak.
Eskuetan harturik
galtzairuzko lantzak
galdu ez gaitezen han
hotzak edo hartzak"

- Hor.
- Ze kantu polittak, zu.
- Horrek kantatzen zittuen.
- Karnabaletan kantatzen zittuen horrek?
- Karnabaletan kantatzen zittuen, konparsiakin.
- Ze polittak.
- Eta karnabalak, ze ziran? Gerra aurrian izan ziran?
- Bai
- Gerraostian debekatuta egon zan. Tolosan eitten eben "Fiestas de Primavera" ta Francon denporan, ba, orduantxe harek...
- Tapau eitten zan pixkat.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia