Usainagatik eguraldia igarri
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: DUR-042/017
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Natura » Meteorologia , Ekonomia eta industria » Lantegiak
Transkripzioa
- Entzun dozu iñoiz, entzun dotsezu iñoiz baserrittarren bateri papelerako usiñegaittik jakitzen ebiela zelako eguna ingo eban?
- Esaten abien. Bai, guk be esaten dou “si, si hay viento norte y tal” handik badator, eurixe ta... hori ba batzuk esaten abien, baiña...
- Nik Ibarrurin, e.
- Bai.
- Ibarrurin geure aittitteri...
- igual bai esango abien.
- Aittittek, e.
- Aittittek…
- Ta handik.
- Usaiñe...
- … ni ondoan ta "ez dao usiñik" eta "badao" ta "Bixer ez dakit ze egun" ta bestie...
- Ba bixer eurixe edo euzkixe edo... e? tal, zeoze. Hemen be eitten gaiñun, e. Guk be bai, e? esate abien, baiña... horrek gauzok...
- Honutza baetorren usaiña, eurixe edo txarra edo...
- Bixar edo txarra edo kambixua
- Oin Ana Urrutiagaz gabiz! Bai, bai, bai.
- Ta zu papeleran hasi ziñenetik itxi zendunera arte asko kanbixe zan hango biherra eitteko modue?
- Bai, ta… konbibenzia, konbibentzixe be bai ta...
- Bai?
- Bai, asko kanbixau. Lelekotaz gustora, danak ezaunek eta asko bagiñen be ez deko ardure, danak ezaunek eta. Baiña gero etorte zien... sartu zien honek frantsesok eta amarilluk eta pixkat e... pixkat gehitxuau ta ezin... gero e... zerak, "sección de compras, ventas, tal, comercial, esto...” danak ya zertute...
- Sistema...
- Bai, hori, hori... ya…
- ... amerikanuek.
- Bai. Ta gero hortik pe ba lagunek beti zien lagunek, baiña ezin rozau, ibili hainbeste lengo moduen.
- Oin biherra ta…
- Ba biherra ta gero fuera ta gero gure badozue egoten zarie. Hori. Asko. Oin, lehelekotaz bai, hori ez zan hainbeste [ezeune nik], baiña gero hasi ziñen berb... hasten zarienien berbetan, ba, ya está lagundute ensegida. Baiña oin etorten da bat eta ez bajatzu toketan beragaz bizittasunez zeoze eittie, ba eztao…
- Ba, normala.
- Normala.
- Hori enpresa askotan pasetan da.
- Bai, bai. Ta hori alde guztietan, ta gerua ta gehixao. "Hay que sacar más produccióny hablar menos".
- Bai, baiña askotan girua lortzia oso inportantia da, gero produkziñue be ondo juen daixen.
Egilea(k): Alaitz Sanz (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!