Mikel Aretxaga Motxobe
Durango (Bizkaia) (1932)
Biografia
Madalenako "Ollerixa"n jaio zen 1932. urtean eta bertan bizi izan da beti. Bere aita eta osaba buztinlari trebeak eta ezagunak ziren, haien aitagandik ikasi zuten ogibidea, Urrunagatik (Araba) etorritako buztinlaria baitzen. Gaur egun etxe hori etxebizitza-eraikina da. Nahiz eta bera sekula ez aritu izan ontzigintzan, oso ondo azaltzen ditu familiako ofizioaren zehaztasunak. 3 urterekin Batzokiko ikastolan hasi zen bere arreba zaharrena bertako andereñoa baitzen; hori dela-eta, euskarazko eskolak jaso zituen. Baina bonbardaketa ostean, Donibane Garazira egin zuten alde etxea apurtu zitzaielako. Herrira bueltatzerakoan, etxea hustuta aurkitu zuten eta bere arreba beste maistra batzuekin batera preso hartu zuten. Arreba bera hainbat urtez, gerrako ume errefuxiatuekin egon zen Frantzia aldean. Irakaskuntzarako jarduera galarazi zioten arren, euskarazko eskola partikularrak ematen jarraitu zuen herritar batzuen etxeetan. Maristen eskolan merkataritza ikasketak egin zituen Mikelek, eta hainbat tokitan aritu ostean, paper-lantegian hasi zen lanean, bertako bulegoan aritu zen hastapenetatik erretiratu artean. Bi seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-041 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea | ||
DUR-042 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute