Durango (Bizkaia)

Bonbardaketa osteko egunak eta ebakuazioa

Bonbardaketa osteko egunak eta ebakuazioa Bonbardaketa osteko egunetan, Feliren etxekoak soloan ezkutatzen ziren; eta Isabelen etxekoak, Mugarrako kobazulo batean. Handik segituan, San Roke auzoko 90 pertsona, Feli tartean zela, Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren ebakuatuta ganadu eta guzti. Isabel-eta Bilbora joan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketa osteko egunetan, Feliren etxekoak soloan ezkutatzen ziren; eta Isabelen etxekoak, Mugarrako kobazulo batean. Handik segituan, San Roke auzoko 90 pertsona, Feli tartean zela, Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren ebakuatuta ganadu eta guzti. Isabel-eta Bilbora joan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hurrengo egunetan, zer ein zenduen zuek?
- Isabel: Bueno, bakizu nora juaten giñien? Zelan da? Santa Luzidxako kueba batera juaten giñen goizeko bostetan urtenda.
- Mugarrara?
- Isabel: Bai. Ta illuntzen zanien, etxera.
- Ta zuek Feli?
- Feli: Gu solora ta zangetan sartunde hantxe egon. Soluen. Lehen bakizu soluetan gunak egoten zien ure joateko. Hantxe sartu ta hantxe.
- Isabel: Baiña dana amatreillau abien. Puf!
- Ta gero zer ein zenduen? Gero juen ein ziñien Bilbora, ezta?
- Feli: Klaro. Gero, Karrantzan.
- Isabel: Ez. Honek Karrantzara juen zien.
- Zuek, zuzenien Karrantzara orduen?
- Feli: Gu? Bai. Ta handik gero Torrelavegara, bai. Karrantzara. Bai. Denpora asko. Granja baten eon giñen, gu. Ta ganau guztidxe. Ta eon zien ba bedarrak jateko-ta ganaue bueno. Ta nire oin koiñetie, Mari hil zana. Gu han eon giñien larogeta hamar lagun eon giñien gu, han. Ta…
- Durangarrak danak?
- Feli: Bai, hombre!
- Isabel: San Rokekuek.
- Feli: San Rokekuek, danok. Ta ganau asko. Ta nire ama ta Mari Salaberrikue astue euki giñun ta karrue. Guk hara Karrantzaraiño zelan eruen giñun, orduen? Ta hartu kantikada esniek ta Karrantzako estaziñora eruaten abien. Ez dakit Ba zertarako zien.
- Orduen karrue, behidxek eta astue?
- Feli: Ta astue. Ta astue Torrelavegan hil jakun.
- Isabel: Feli, gogoratzen haz, jun giñenien bidxok, ez dakizu zelan itxi giñuzen han behien? Gure aurrien hil abien astue. Bum!, bota abien bonba bat.
- Feli: Bonba bat eta errementau ein aben.
- Isabel: Zu ta ni lurrera gure kantiñekaz.
- Feli: Ta gure aittek bakizu zer ein aban gerrara ez jutiarren? Han okalipttuek eoten zien. Eta okalipttuk botaten, botaten ipini hankie ta okalipttue jausi jakon hanka ganera ta gero ezin juen gerrara.
- Bestela, nazionalak eruen eingo abien?
- Feli: Bai! Ez baben erungo ba! Ta guk errefujidxue euki geñun orduen, koltxoiek-eta ipini ta okalipttuek botata okaliptto ganien ta gu, han barruen sartute.
- Isabel: Baiña zera zan, holan zertxu bat zan, ez dakit zer. Barrure sartute egoten giñien.
- Feli: Kristonak paseu giñuzen, e!
- Hori, nun izen zan?
- Isabel: Hori, Torrelavegan.
- Baiña lehenengo Bilbora jun ziñien?
- Isabel: Gu, gu jun giñen; hau, ez. Gu.
- Feli: Bueno…
- Isabel: Zu ez. Zu segiduen Karrantzara.
- Feli: Bai, baiña Bilbotik paseu biher izen geñun.
- Isabel: Hombre, klaro! Nundik jungo hintzenan, ba?
- […] estaziñue-ta.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia