Durango (Bizkaia)

Idiskoa paseatzen zebiltzan abadeentzat

Idiskoa paseatzen zebiltzan abadeentzat <p>Arrosarioa errezatzeko denbora gutxi izaten zen baserrietan. Isabelen aita ez ei zen elizara asko joatekoa. Tabira inguruan abadeak paseatzen egoten ziren eta bertatik pasatzerakoan, bizilagun batek idiskoa soltatzen zi zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrosarioa errezatzeko denbora gutxi izaten zen baserrietan. Isabelen aita ez ei zen elizara asko joatekoa. Tabira inguruan abadeak paseatzen egoten ziren eta bertatik pasatzerakoan, bizilagun batek idiskoa soltatzen zi zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baia errosaridxue-ta errezatzen zan etxien edo ze dekozue goguen?
- Feli: Noizik behiñien. Baiña mezie, sekulo faltau ez, e! Askotan denborarik be ez errosaridxue errezetako.
- Isabel: Gure etxien ez zan errezetan errosaridxue. Nire aitte ademas, nahiku zera zan; ze, holan zeozer esaten otsenien amak igual ba: “Mezara, Benitto”. Mezara eta holan-eta. “Ba!” Abadiek be, Tabiran eoten zien lehen abadiek, pillo bat. Harek be, majo soltetan dittuz maldiziñuek, asike… Ta bakizu ze esaten eban aittek? Tabiran eoten zien horrek abadiok-eta holan. Eta juten zien handik Tabiratik, Tabirako zereraiño, Tabiratik pasiuen. Oin dauen lekuen kanpo-fubola-ta horrek danok. Ta zelan da? Satorretxek iskue eukin ei dxeban, paradakue. Ta ikusten ebazenien harek abadiek datozela, iskue soltau eitten ei dxeban.
- Feli: Ariñeketan ein deidxien.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia