Durango (Bizkaia)

Batzokiko eskolan ikasitakoa

Batzokiko eskolan ikasitakoa Felik batzokian jaso zituen eskolak, betiere euskaraz. Lehen jaunartzea ere batzokitik egin zuen. Gerraostean, batzokia kendu zutenez, San Frantziskora joan zen. Irakaslea Felisa izan zen, Olleriako Felisa, gerora emagin ibili zena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Felik batzokian jaso zituen eskolak, betiere euskaraz. Lehen jaunartzea ere batzokitik egin zuen. Gerraostean, batzokia kendu zutenez, San Frantziskora joan zen. Irakaslea Felisa izan zen, Olleriako Felisa, gerora emagin ibili zena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolara juen ziñien?
- Feli: Bai. Ni batzokire. Nik euskeraz eskribidu ta erderaz-ta ederto eitten naben. Ta komuniñue be batzokittik ein naben. Buztintzako amama zan nire amapuntako ta ein eustezan: zapatak txarolezkuek, ponpoi bi, erropa azul bat eta abrigotxue amamak, neure amapuntako zan-eta. Baiña gero zelan beste umiek, juen zien danak zuri, baten batek itxi eusten erropa zuritxu bat eta haretxekin erropiakin; badeket fotografidxe. Han, dau. Ta gero harek amamak ein eustezan erropak, Ba San Franziskora joaten nitzen eskolara eta haraxe joateko balixo eustien.
- San Franziskora, izengo zan gerraostien?
- Feli: Bai. Gero batzokidxe ya kendu ein zan.
- Orduen zu batzokira joan ziñen?
- Feli: Ni, batzokira, hantxe Ezkurdidxen. Bai ni batzokire. Ta euki naben, nire profesorie zan Felisa.
- Apellidue goguen dekozu?
- Feli: Felisa, txikitxu bat, bera. Gero, komadrona ibili zan, ha.
- Isabel: A, orduen Olleridxakue!
- Feli: Olleridxakue.
- Isabel: Ai, ez dakit zelan deken horrek apellidue.
- Feli: Ta ona izengo nitzen. Egun baten kastigaute itxi ta ahaztute, han eon nitzen, ni erregular. Ez dakit ideiarik deketenik-eta. Etxien falta ta deittu dabe ta han kastigaute. Ta atara eustien ta etxera, aittek edo bateroren batek eroango nindun.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia