Durango herri diruduna; banketxe berriak eta gerenteak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-060 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:04:09
- Erref: DUR-028/060
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- Zu izen zara zalie frontoira juatekue-eta?
- Frontoire bai, baina jokatu sekule ez dot ein. Dirurik, eh? Bai, frontoire bai.
- Baia zuk bankuen be ikusko zendun hori, ezta? Jentiek jokatzen bala edo mobimiento bat.
- Ba!
- Edo sekretue da?
- Ez, ez, ez, ez. Hor ez dau, bankuen ez.
- Abadien moduen?
- Bai. Ez, bankuen ez, bankuen industrialak dirue mobitan abienak, letrak eta ekarten abiezan “pa negociar y tal”.
- Dirue egon da Durengon?
- Bai, dirue bai, beti.
- Horregaittik etorri die hainbeste banku azkenengo urtietan?
- Bueno, bankuen gorabeheria benga, bestera jun gara eta, osea, euezan Vizcaya y Bilbao eta Banco Urquijo. Ta beste banku bat zabaltzeko /biabien/ biher abien patente bat, ez zabien ixten, orduen debekaute euen. Ta batetik hartu otsen Banco Urquijo Vascongadori Hispanok, ta Hispanok zabaldu aban Artekalien Sarasketak euken, gero Hispanue ez ziñun ikusiko, baia Sarasketak euki abanien? Artekalien Trapuzarren onduen. Eske Trapuzar hortxe euen lehen, hor kantoien. Ta gero ez dakit ba, bankureko-edo ba hamen. Hori Urquijon patentiaz Hispano Americanok hor zabaldu aben.
- Gero pasau zan […] aurrera.
- Bueno, hori bai, gero, horrek gero, ugerittu zienien bankuek. Ta horko jerentie, Ernesto Ortiz de Bidasolo, aitte notaridxue izenikue ta aberatsa. Lehen jerentzidxak ez utsien emoten gehidxen dakidxenai, beti aberatsai. Por ejemplo, gure jerentie zan Ortueta, Pablo Ortueta aiuntamentuen ezetu dozu? Horren aitte, Don Francisco, aberatsa zalako. Ta Banco Bilbaoen Bengoa, don Juan Bengoa jerentie, Patxikon-ta aitte. Ta horri be, Banco Urquijok be don Ernestoi emotsan, klaro, abertsa, ona zalako. Ta zien, nire lehengosuek ein aban gerra aurretik, horrek gero Bilbora juen zana ta ezkutaute ibilli zana, “profesor mercantil”. Ta gero geratu zien, orduen zien hori Ortiz de Bidasolo, beste bat hil abiena kartzelatik etarata Durungoko kanposantuen, ha be hil abien ta Pablo Alburquerque. Ta gero nire lehengosuek alde abanien, sartu zan Jose Bastegieta, Bastegieta dendie horren, gero Hispanon jerente eta nire kinttue da hori. Gero etorri zien beste bi edo, Ortiz de Bidasolo jubilau zanien, etorri zien jerente bat ta apoderau bat. Ta gero etorri zan “el Crédito Navarro, Crédito Navarro”. Crédito Navarro Banco Centralak absorbidu ein aben, hortxe Andra Marixeko hori, esan duzan bestiek, o sea, Crédito Navarro. “El Banco Central absorbió el Crédito Navarro” ta Banco Central zabaldu zan. Gero Banco Centrala kendu abien hortik eta absorbidu aban el Hispano Americano, oin danak die bat. Gero, Hispano Americanotik gero absorbidu aban Banco Santander. O sea, Santanderrk absorbidu dittu Hispano eta Central, horrek bidxok, eta handidxek zien orduen! “Hispano y Central eran bancos fuertes, y ahora Banco Santander” dana.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!