Banketxeak, hotelak eta kafetegiak
Lanean hasi zen saioan Durangon 3 banketxe baino ez zeuden: "Banco Bilbao", "Banco de Vizcaya" eta "Banco Urquijo vascongado"; banketxeak non zeuden kontatzen du. Beraiena, "Banco de Vizcaya" hasieran Alza hotelaren tokian zegoen. Durangon bi hotel zeuden: Alza eta Miota. Durangoko Ezkurdiko kafeak onenak zirela dio: Lapiko (gaur egun Bankinter), Alza (Euskadiko Kutxa), "Café La paz" (batzokia), "Café Ezkurdi", "Comidas Arrinda" eta Bikandi taberna "Bar de Lumo" deitua.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: DUR-028/055
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Kafetegiak eta gozotegiak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Aisia » Taberna giroa » Hotelak eta pentsioak
Transkripzioa
- Zu biherrien hasi ziñenien zenbat banku egon zien Durengon?
- Durengon “Banco Vizcaya y Banco Bilbao, nada más. Y Banco Urquijo Vascongado”.
- Danak zona bardiñien-edo?
- Ez, Banco Bilbao oin txinuek badauz ba Zumalakarregin? “Al lado de Foto Sol”, txinuek? Hortxe egon zien, ontsu arte. Hoidxe etxe, egon zan ofiziña barridxek ein arte, ez da urte asko! Ta gero gu etorri giñen horra al Hotel Alzá. Lehen Durungon Hotel Alzá ta Hotel Miota, hotel ederrak zien e! Durungon Ezkurdidxeko moduko kafeteri, kafiek ez zeuezan iñun be, e! Baina kafiek ez zien oingo moduen txikiteuen, e! Kafiek zien kafie atarateko, gehi mostradore txiki bat, ta ostantzien mahaidxek jesarteko.
- Zelakoak zien mahaidxek? Esplikau. Gogoratzen zara?
- Mahaidxek, Alexien on zara? Ba Alexen moduko, antzerako…
- Materialak-eta?
- Burdiñe “de hierro colado y un mármol encima”. Marmola ganien, bai. Gero euezan El Lapiko, “que es Bankinter, El Alzá, que es ahora la Caja Laboral”, gero batzokidxe, batzokidxe Café La Paz.
- Batzokidxe oin dauena?
- Bai, Café La Paz. Hor onduen beste estanko bat euen. Zuk estankue, bueno, gero Servisa egon zan hor. Ta gero, Caja Laboral oin dauzen beste dendak, libreridxako modukuek, Café Ezkurdi. “Café Ezkurdi con orquesta, o sea, con una esto para eso”, itzela. “Una trastienda también, y luego pues Comidas Arrinda, y el Bar Bikandi, el Bar de Lumo” esate utsien.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!