Errotara gauez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra ostean errotak zarratuta egon ziren, prezintatuta. Beraiek Maumako (Ibarruri-Muxika) Oxinbaltzara joaten ziren, baina gauez joan behar izaten zen astoz. Zorroak eramaten zituzten eta astoak beti zekien bueltarako bidea, astoa sekula ez baita galtzen.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: DUR-028/052
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Bueno bai, kontrabandue egon zan gerraostien. Errotak, hau por ejemplo, erroten gorabeherie hor Sarrierrekan dauzen errotak edo makiñetxiek, ba horrek errotak euezan. Baina zarratute euzen, prezinttaute “por avastos”. Ta euezan Meumen, Oxinbaltzan, Pedro zan, Pedro ta beste bat Seberi Begoña, Meumen goidxen, barriadatik behera dau. Garaikuek eta Mallebitik eta Berriztik hortik Arroitteko etxe ostetik, hortik pasetan zien ta ni osabiaz jun naz hamar-hamaika urteaz-edo, hamarraz, horra errotara gabez. Laixiar, hortik baso atzekaldetik Garaidxen, hango mendidxetatik, Aiñagasakon eta horrek danak. Ta juten ginien gabez, han gaba pasau idxo arte, baina orduen iguel oten zien hamar, hogei asko jota urunetan han. Eta gero buelta gabez.
- Eta zelan juaten ziñien?
- Astuen! Astoaz, astuen zorruek, pare bat zorro-edo.
- Asto-otzaratan-edo?
- Ez, zorrue bestela eitten zan. Osea, zakue ipiñi ta gero lotu ondo, buztenetik atzetik eta ez dozu ikusi hori? Hori, ba ondo berotu ta gero igual jeusten jatzun ba mobimentuen, ta altxau ein biher. Ta gero bueltan, gero astue esaten dabe jun dan lekutik gero bueltan ez dala galtzen, esaten dabe.
- Listue dala, ezta?
- Bai, bai, “o sea, noción de esto, de lugar”. Astue be listue da, e! Ta kaballue be izengo da, baia astue Arroitten joder! Eukien ba basuen ibiltten zien bi, bata zan zaharra-edo, una bruja, “La Blanquita”, ta juten zien ta artue, osea, artaburue eitten berdien-edo euenien, sasoien izeten da ba setiembre ingeruen, ta setienbrien Arroittetik hortik basu ostietatik juten zien Santa Kataliñara. Ta horko basuek, soluek hesi barik euezan, hor San Juanetik-edo, bueno, eliza barritik horra ta dana, ta hor artotsetan triskue eitten abien. Ta urte batien baiño gehidxauetan, ta “nun da? Astuek ez die agertu geur gabien!”. Ta hurrungo egunien nun eta Kasaben, bai, baia astuek bai, bai. Ni asto ganien asko ibilli naz.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!