Durango (Bizkaia)

Ermandadeko presidentea

Ermandadeko presidentea <p>Jose Mari Garai, Berriz eta Durangoko baserriko batzuetako ermandadeko presidente da gaur egun. Baserritarrek urtean diru-kopuru bat jartzen dute aseguru legez, zerbait gertatuz gero ordaindu ahal izateko; baina, antza, gaur egun ez du ezertarako balio. Gehienek aparteko asegurua daukate.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jose Mari Garai, Berriz eta Durangoko baserriko batzuetako ermandadeko presidente da gaur egun. Baserritarrek urtean diru-kopuru bat jartzen dute aseguru legez, zerbait gertatuz gero ordaindu ahal izateko; baina, antza, gaur egun ez du ezertarako balio. Gehienek aparteko asegurua daukate.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni oin be “soy presidente de Seguros Mutuos de los caseríos de Garai y Berriz y parte de Durango también, soy presidente”.
- Hori hondiño bizirik dau? Ermandadie da hori?
- Bai, baia ez da…diru bat deku hor, ta ezebez.
- Ta horren istoridxa kontauko zeunke pixkat?
- Ez naben, ni azkenaldien sartu nabien hor, ba! Hartu naben ta ez, orduen dana zan basarridxek. Pagetan zan urtien segurue, ta gero seguruek, horrek gero ez dabe balidxo ezer oin geur egun, pagau gitxi baia gero zeuzer baukozu ezebez. Oin hortxe dauz. Ta gero euen reglamentu bat edo artikulu bat, baserridxe kanbidxetan bozu seguro batera, honenak ez dabela balidxo. Ta halantxe da, oin gehidxenak basarridxen bizi dienak eta esto ba danak dekez instalaziño electricos eindde, ta oin ez deko fundamenturik.
- Baia antziñe hermandadie inportantie zan.
- Bai, bai! Horrek Oromiño eta danak, basarri asko euen Garaidxen be bai. Garaidxen sei edo giñien, bai. Sozidxo zan hori Elespe, Esteban Elespe ezetzen ziñun? Horrek etxie eukien hor…zubi…Ebroko zubi onduen, oin be etxie deke han erek. Hor txapisteridxa bat be on zan onduen, ta horrek.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia